Bilduma online eta irudien salmenta
Benito Pérez Galdósen erretratua
Arteta, Aurelio
Bilbao, 1879/12/02 - Mexiko DF, 1940/11/10
Luma-muturra kartoian
12,2 x 10,4 cm
c. 1898-1901
98/5
1998an eskuratua
Artetak hiru gizon ospetsu irudikatzen dituzten beste horrenbeste marrazki txiki landu zituen. Gizon horien izenak ifrentzuan daude adierazita sepia koloreko tintaz eta lumaz idatzita. Honenbestez, Benito Pérez Galdós dugu hemen Episodios Nacionales eta Fortunata y Jacinta obren egilea, idazle horren obra ezagunenetako batzuk aipatzearren.
Lumatxoz eginak dira, tinta beltzez. Segur asko eguneroko prentsako artikuluen goiburuak ilustratzeko marrazkiak dira, eta maketagileak moztu egin beharko zituen orrialdearen konposizioan txertatu ahal izateko. Trazu garbiekin landuak dira, trazu horien noranzkoek bolumena iradokitzen dute, eta itzalak bilbadura trinkoen eta ez hain trinkoen bidez mailakatuta daude, egileak ez zituen pintzelkada urtsuak erabili. Grabatutik oso gertu dagoen efektu plastikoa ematen diete horiek guztiek marrazkiei, eta beraz, erraz birsortuko zituzten garaiko inprimaketa metodoekin. Behar zituen diru sarrerak lortzeko, era guztietako lanak egin zituen Artetak, enkarguz, bi une jakinetan: 1898 eta 1901 bitartean Madrilen ikasten ari zenean eta Paristik Bilbora itzultzean 1906an. Nolanahi ere den, egilearen estilo ez oso zehaztuari eta irudikatutako pertsonaien itxurazko adinei erreparatzen badiegu -beste erretratu batzuekin erkatu baitaitezke-, segur asko bigarren aldi horretan kokatu beharko ditugu marrazki hauek. (José Luis Merino Gorospe)
Bibliografia hautatuta
- Últimas décadas del siglo XIX-primera mitad del siglo XX : de Cézanne a Léger : colección Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2009. pp. 158-160, n° cat. 61.