Bilduma online eta irudien salmenta
Behatzailearen sabela (Arreta-atalasea) Behatzailearen sabela (Afterimages)
Urzay, Darío
Bilbao, 13/12/1958
Arreta-atalasea: Olioa, erretxina eta argazki-papera zur gainean Afterimages: UV inprimatzea Artist Backlight SENFA ehunean, LED argiztapena eta aluminioa
Bost pieza, bakoitza 150 x 122 cm-koa Bost pieza, bakoitza 280 x 236 cm-koa
2001
02/81
2002an eskuratua
Elkarrekin lotura duten bi ataletan egina da obra hau, eta bost panel ditu atal bakoitzak. Bost panel handiak egiteko abiapuntua dira bost panel txikienak, eta haietan argazki papera, olioa eta erretxina erabili ditu egileak. Lehenbizikoak fotografiatu, digitalizatu eta material zeharrargian inprimatu dira, bi kristalen barnean, eta burdinazko markoetan egokitu dira. Hain zuzen ere, gardentasun hori da obrari ikuspegi desberdina ematen diona argi baldintzen arabera.
Behatzailearen sabela obrak, bi pieza angeluzuzen eta bakoitza lau paneletan zabaldua, pinturaren eta argazkigintzaren artean dagoen loturari buruz egin zituen ikerketei erantzuten die.
Arreta-atalasea laneko panelak fotografiatu, digitalizatu eta material zeharrargian inprimatu dira, eta Afterimage-ren irudi negatiboari dagozkio, lehenengoak digitalki positibatuta lortzen dira azken horiek. Kapilarrez edo ehun organikoz beteriko azal baten antzekoak dira obra hauek, izugarri handitu den mundu mikroskopiko batean sartuko balitz bezala ikuslea. Kolore orbanaren zoriak eragindako jokoak, espresionismo abstraktuko artistek erabili ohi zuten estrategia, ordenagailuz egindako prozedura digitalez ordezkatzen dira. (Silvia García Lusa)
Bibliografia hautatuta
- Adquisiciones 02/07 [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2007. pp. 128-129, n° cat. 55.
- Guía Artistas Vascos. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. pp. 193-194.
- Gida Euskal Artistak. Bilbao, Bilboko Arte Eder Museoa, 2008. pp. 193-194.
- Guide Basque Artists. Bilbao, Bilbao Fine Arts Museum, 2012. pp. 193-194, n° cat. 110b.
- Viar, Javier. Historia del arte vasco : de la Guerra Civil a nuestros días, 1936-2016. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2017. pp. 888, 890-891, il.
- Después del 68 : arte y prácticas artísticas en el País Vasco, 1968-2018 [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 196, 430, 430, il.