Bilduma online eta irudien salmenta
Basques jouant aux cartes (Euskaldunak karta-jokoan)
Arrue, Ramiro
Bilbao, 20/05/1892 - Donibane Lohizune, Frantzia, 03/04/1971
Olioa mihisean
115 x 155,3 cm
RAMIRO / ARRUE ((ezkerreko beheko angelua)ezkerreko behe-angelua, RAMIRO ARRUE (atzealdea)
c. 1919
82/110
Bizkaiko Foru Aldundiaren ekarpena 1922an
Alberto, José eta Ricardo anaiek bezala, Ramirok artea aukeratu zuen ogibidetzat. Batez ere pintura landu bazuen ere, esmaltegintzan aritu zen Ricardo anaiarekin batera. Antzerki jantziak, kartelak eta liburu azalak ere diseinatu zituen behin baino gehiagotan. Garai hartan ohikoa zen modura, Pariserako bidea hartu zuen 1907an artearen berrikuntzak ikusteko eta ikasteko asmoarekin.
Euskal Artisten Elkartearen sortzailetako bat izan zen 1911n. Urte hartan Ziburun finkatzea erabaki zuen, nahiz eta jaioterriarekin harremana ez zuen galdu, Elkarteko eragile izaten jarraitu baitzuen (idazkaria izan zen 1919an). Sari eta ohorezko izendapen asko jaso zituen, tartean Ricardo anaiarekin batera 1925eko Parisko Arte Apaingarri eta Industrial Modernoen Nazioarteko Erakusketan urrezko domina, aurkeztutako esmalteengatik. Ipar Euskal Herrian bilatu zuen babesa Espainiako Gerra Zibila bukatu ondoren, bertan euskal gaiko koadroak pintatzen pasatu zuen bizitzaren azken garaia, 1971n hil zen arte.
Euskaldunak karta jokoan izeneko koadroa novecentismoaren bigarren belaunaldiko adibiderik ederrenetakoa da. Alde batetik Ramiro Arrue gazteak ondo baino hobeto asimilatu zituen aurreko belaunaldiko maisuek proposatutako bideak Euskal Herriko pinturaren proiektu modernoa eraikitzeko: XIX. mende bukaerako frantziar modernitatearen forma berritzaileak (giza irudien monumentaltasuna, oinarrizko forma geometrikoen aldeko joera, eta koloreen arteko elkar eraginak formen zehaztasuna ziurtatzeko); historiako pinturaren irakaspenak jasotzea gaien tratamendua eta alderdi formalak erabiltzeko (konposaketaren simetria, adibidez), eta, azkenik, euskal gaien aldeko joera lanari erroak ziurtatzeko.
Badirudi Durrioren bidez Gauguinen pintura ezagutu zuela eta horrek eragin handia izan zuen gaztea zen pintorearengan, beste euskal artista ia guztien artean gertatu zen bezala. Euskaldunak karta jokoan koadroan ondo baino hobeto ikusi daitezke eragin horiek, koadroaren espazioa eraikitzeko erabiltzen diren kolore orbanetan eta modulua bilatzen duen zatikatutako pintzelkadan batez ere. Artetak bi ezaugarri hauek oso antzera erabili zituen, beraz helduagoa zen pintorearen irakaspenak nabarmenak izan ziren pintore gazteagoarengan. Baina kolorearen eta pintatzeko eraren arteko harremanak ez dira Arrue Artetarekin lotzen dituen ezaugarri bakarrak, geometrien erabilpena eta argi itzalek osatzen dituzten bolumen sendoak bi pintoreen arteko elkarguneak izan ziren hurrengo urteetan, Europako pintura joerekin bat eginda.
Arrueren koadro honetan XIX. mende bukaeratik datozen pinturaren bi joerak elkartzeko asmoa nabari da, alde batetik Gauguinen sinbolismotik datorren kolorearen asmo aske eta iradokitzailea, eta bestetik, Cézannek emandako irakaspenak forma eta bolumenak aztertzeko pintura beraren bidez. Hala ere, sintesi pertsonala eskaintzen du Ramiro Arruek, puntillistek sortzen zituzten giro garbi edo atmosferarik gabekoan sartzen duelako euskal eszena, eta irudien eta espazioaren zehaztasun horrek italiar lehen errenazimentuko freskoen itxura ematen diolako. Hain zuzen ere, mahaiaren geometria garbiak objektuen itzalak hartzen ditu eta bodegoi metafisikoen antzeko erdialdea eskaintzen dio koadroari, bi jokalarien gorputz monumentalek eta jarrera simetrikoek espazio ia guztia betetzen duten bitartean. (Ismael Manterola)
Bibliografia hautatuta
- III Congreso de Estudios Vascos : catálogo exposición de arte. Guernica, Excelentísima DIputación de Vizcaya, 1922. p. 3, n° cat. 12.
- Zuazagoitia, Joaquin. "Pintura Vasca", Zumárraga : revista de Estudios Vascos, n° 3. 1954. p. 138.
- Madariaga, Luis de. Pintores vascos. San Sebastián, Auñamendi, 1971. vol. I, p. 62.
- Goyeneche, E. "Necrologie Ramiro Arrue", Bulletin du Musée Basque, n° 54. 1971. pp. 210-216.
- Álvarez Emparanza, Juan María. Origen y evolución de la pintura vasca = Euskal pinturaren sorrera eta eboluzioa. Donostia-San Sebastián, Caja de Ahorros Provincial de Guipúzcoa, 1973. p. 156
- Pintores y escultores vascos de ayer, hoy y mañana. Bilbao, La Gran Enciclopedia Vasca, vol. XI, 1975. p. 97.
- Bengoechea, Javier de. Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía del visitante. Bilbao, Caja de Ahorros Vizcaína, 1977. p. 34.
- Bengoechea, Javier de. Museo de Bellas Artes, Bilbao. Bilbao, La Gran Enciclopedia Vasca, 1978. p. 335.
- Llano Gorostiza, Manuel. Pintura vasca. Bilbao, Editorial Neguri, 1980. p. 213.
- Bengoechea, Javier de. Catálogo de arte moderno y contemporáneo del Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao, Banco de Vizcaya, 1980. p. 22. (Con el título Jugadores de cartas).
- Altuna, Jesús ... [et al.]. Arte Vasco. San Sebastián, Erein, 1982. p. 189.
- 50 ans d'art espagnol, 1880-1936 [Cat. exp.]. Bordeaux, Galerie de Beaux-Arts, 1984. p. 69, il.
- Mur Pastor, Pilar. La Asociación de Artistas Vascos. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao ; Caja de Ahoros Vizcaína, 1985. p. 96. (con el título Jugadores de cartas)
- Quesada, Luis. Figuras y escenas de interior en la pintura española : 1850-1950 [Cat. exp.]. Burgos, Museo Marceliano Santa María, 1987. p. 101.
- Arnáiz, Jose Manuel [dir.]. Cien años de pintura en España y Portugal, 1830-1930. Madrid, Antiquaria, 1988. p. 223.
- Nosotros los vascos : arte IV : del neoclasicismo a las tendencias modernas del arte. Donostia-San Sebastián, Lur, 1989. p. 220.
- Garmendia, José. Ramiro Arrue : le regard et le travail = La mirada y el trabajo. Bayonne, Galería Sialelli-Garmendia, 1989. p. 54.
- Larrínaga, José Antonio. Los cuatro Arrue : artistas vascos. Bilbao, [s. n.], 1990. p. 151.
- Bozal, Valeriano. Pintura y Escultura españolas del siglo XX, 1900-1939. Madrid, Editorial Espasa-Calpe, 1992. pp. 132-133
- Centro y periferia en la modernización de la pintura española, 1880-1918 [Cat. exp.]. Madrid, Minsterio de Cultura, 1993. pp. 417, 434, n° cat. 156.
- Plazaola, Juan. Euskal margolariak Aurrezki Kutxen bildumetan III = Pintores vascos en las colecciones de las Cajas de Ahorros III. Bilbao, Bilbao Bizkaia Kutxa ; Gipuzkoa Donostia Kutxa ; Vital Kutxa, 1994. pp. 34, 38.
- Tradition and modernity in basque painting, 1880-1939 = Tradición y modernidad en la pintura vasca, 1880-1939 [Cat. exp.]. Southampton ; Bilbao, Southampton City Art Gallery ; Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1997. pp. 94-95, 111, n° cat. 44.
- Zugaza, Miguel ... [et al.]. Museo de Bellas Artes de Bilbao : maestros antiguos y modernos. Bilbao, Fundación Bilbao Bizkaia Kutxa = Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioa, 1999. p. 200.
- Tradición y modernidad en la pintura vasca : en las colecciones del Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Valencia, Autoridad Portuaria de Valencia, 1999. pp. 106-107.
- Zugaza, Miguel ... [et al.]. Maestros antiguos y modernos en las colecciones del Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2001. p. 120.
- El Modernisme : aspectes generals. Barcelona, L'isard, 2003. p. 134.
- Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. p. 170.
- Musée des Beaux Arts de Bilbao : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. p. 170.
- Bilbao Fine Arts Museum : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. p. 170.
- Gida Euskal Artistak. Bilbao, Bilboko Arte Eder Museoa, 2008. pp. 99-100.
- Guía Artistas Vascos. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. pp. 99-100.
- Novecentismo y Vanguardia, 1910-1936 : en la colección del Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2009. pp. 184-185, n° cat. 47.
- Jaureguiberry, Michel de. La peinture basque : oeuvres choisies des collections publiques et privées. Urrugne, Pimientos, 2009. p. 64.
- Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2011. p. 154, n° 109.
- Guide Basque Artists. Bilbao, Bilbao Fine Arts Museum, 2012. p. 99, n° cat. 48a.
- Bilboko Arte Ederren Museoa : gida. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2012. p. 154, n° cat. 109.
- Musée des Beaux Arts de Bilbao : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. p. 154.
- Bilbao Fine Arts Museum : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. p. 154.
- Ramiro Arrue : entre avant-garde et tradition [Cat. exp.]. Biarritz, Ville de Biarritz, 2017. p. 38-40, il.
- 110 Años 110 Obras [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 224-225, sin n° cat.
- 110 Ans 110 Oeuvres [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 224-225, sin n° cat.
- 110 Years 110 Works [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 224-225, sin n° cat.
- 110 Urte 110 Artelan [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 224-225, sin n° cat.
- 50 años de pintura vasca, 1885-1935 [Cat. exp.]. Madrid, Ministerio de Educación y Ciencia, 1971. n° cat. 9.