Bainulariak - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Bainulariak

Urrutia Olarán, Jenaro

Plentzia (Bizkaia), 19/09/1893 - Bilbao, 02/01/1965

Olioa mihisean

100 x 90,5 cm

Urrutia (orbanaren eskuineko)

c. 1934

82/93

1935an eskuratua

  • Bainulariak lanean, Urrutiak pinturaren historian tradizionala zen gaia berreskuratu zuen. Hala ere, euskal artistek, Artetak izan ezik, gutxitan garatu zuten. Izan ere, Artetak Urrutiaren ostean landu zuen gai hori. Hemen, tondo-itxurako konposizioan jarritako hiru irudi monumentalak eurei eusterik ez duen espazio mugagabean agertzen dira. Bainulariak diren arren, margolariak hiru grazien irudikapen klasikoekin zerikusia daukaten elementu ikonografikoak erabili ditu; esate baterako, nesketako batek miresteko darabilen ispilua edo bere oinetan otzara batean gordeta dauden sagarrak. Kanon sendo bezain eskultorikoa dutenez eta euren formak leun bezain biribilak direnez, neska nerabeon eredu fisikoa bat dator D'Orsek La ben plantada (1911) liburuan proposatutako edertasun "noucentistarekin": buru txikia, garondo zabala, bular txikiak, gerri altua, aldaka eta izter sendoak, belaun biribilak eta orkatila zabalak. Kolore-aukera hotza hautatu du, marrazkiak garrantzia dauka eta argia erabiltzen du, bolumenak nabarmentzeko eta formei zehaztasun geometrikoa emateko. Hori guztiori dela eta, lan honek Vázquez Díazek eta Artetak hogeiko hamarkadan Cézanneren ostean egindako proposamenekin ere badauka zerikusirik. (Miriam Alzuri)

Bibliografia hautatuta

  • Tercera Exposición de Artistas Vascongados : organizada por la Junta del Museo de Arte Moderno de Bilbao, 11 al 31 de diciembre, 1934 [Folleto]. Bilbao, Museo de Arte Modeno de Bilbao, 1934. N° cat. 80
  • Madariaga, Luis de. Pintores vascos. San Sebastián, Auñamendi, 1970. V. III, p. 165.
  • Pintores y escultores vascos de ayer, hoy y mañana. Bilbao, La Gran Enciclopedia Vasca, 1975. p. 149.
  • Bengoechea, Javier de. Museo de Bellas Artes, Bilbao. Bilbao, La Gran Enciclopedia Vasca, 1978. p. 336.
  • Llano Gorostiza, Manuel. Pintura vasca. Bilbao, Editorial Neguri, 1980.
  • Bengoechea, Javier de. Catálogo de arte moderno y contemporáneo del Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao, Banco de Vizcaya, 1980. p. 120. (Con el título Bañistas).
  • Arte y artistas vascos de los años 30 = 30 urtearen hamarkadako euskal artea eta artistak [Cat. exp.]. Donostia-San Sebastián, Gipuzkoako Foru Aldundia = Diputación Foral de Guipuzcoa, 1986. p. 304.
  • Castañer López, Xesqui. La imagen de la mujer en la plástica vasca contemporánea, s. XVIII-XX : aproximación a una metodología del género. Bilbao, Universidad del País Vasco = Euskal Herriko Unibertsitatea, 1993. pp. 58-59.
  • Enciclopedia general ilustrada del País Vasco : diccionario enciclopédico vasco. San Sebastián, Auñamendi, 1999. vol. L, p. 53.
  • Emakumearen irudia : bestelako begiratu bat = La imagen de la mujer : otra mirada [Cat. exp.]. Vitoria-Gasteiz, Diputación Foral de Álava, 2003. pp. 48-50.
  • Guía Artistas Vascos. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. p. 102.
  • Gida Euskal Artistak. Bilbao, Bilboko Arte Eder Museoa, 2008. p. 102.
  • Novecentismo y Vanguardia, 1910-1936 : en la colección del Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2009. pp. 256-257, n° cat. 81.
  • Guide Basque Artists. Bilbao, Bilbao Fine Arts Museum, 2012. p. 102, n° cat. 50.
  • Manterola, Ismael [coord.]; Onaindia, Mikel [coord.]. "Bilbao 1919 : la Exposición Internacional de Pintura y Escultura = Bilbao 1919 : Nazioarteko Pintura eta Eskultura Erakusketa [Recurso electrónico]", Boletin 11 = Bulletina 11. 2019. p. 137, il.
  • Castañer López, Xesqui. "Iconografía de la mujer en los pintores vascos, siglos XIX y XX", Kobie : bellas artes, n° 2. 1984. p. 107.