Bilduma online eta irudien salmenta
Bainua Errenterian
Regoyos, Darío de
Ribadesella, Asturias, 01/11/1857 - Bartzelona, 29/10/1913
Olioa mihisean
76,5 x 57,5 cm
Regoyos ((ezkerreko beheko angelua)ezkerreko behe-angelua
1900
82/146
Bilboko Udalaren ekarpena 1913an
1900ko uztailean, Buenavistan bizi zela (Irun, Gipuzkoa), Regoyos Errenteriara joan zen bisitan, eta han margotu zuen olio pintura hau. Margolari espresionista gisa zuen esperientzia guztia islatu zuen lan honetan, bai egikeran, gune jakin batzuk margotzeko puntillista gisa zuen gaitasuna baliatuz, bai eguzkiaren argiari zein itzalei ematen dien garrantzian. Mihise honek gipuzkoar herriaren inguruko eszena bat irudikatzen du; itzalen luzera eta mendien posizioa kontuan hartuta, arratsaldez margotu zuela esan liteke, eta, giroari erreparatuz gero, bainua hartzeko eguraldia zegoela, baina erretzeko moduko berora iritsi gabe.
Margolaria behatzaile gisa jarri zen lehen planoan agertzen den muinoan, nahiz eta, jakin denez, ez zegoen bakarrik, izan ere, gerora ezabatu egin zuen ume bat marraztu zuen eserita. Regoyosek bere altueraren nahiko gainetik kokatu ohi zuen behaketa puntua bere olio pintura askotan, ikuspegi zabalagoa eskaintzeko asmoz; baina honako honetan ez da halakorik gertatzen, bere altueratik pixka bat gorago jartzen baitu behaketa puntua, muinoaren gainean zegoenez sakontasun handiz irudika baitzezakeen azaldu nahi zuen paisaia.
Margolanean ezin hobeto orekatuta dago espazio piktorikoa: Urruneko planoa, zeruak eta horizonteak osatua, tarteko eremua, mendiak hartzen dituena, eta hurbileko planoa, ibaiak osatua. Aipagarria da margolanaren motibo zentrala, «haur batzuk biluzik bainua hartzen», bat datorrena bete-betean garai hartako margolari inpresionisten joerekin, askatasuna eta naturarekiko harremana adierazten zituztenak. Hori guztia indartu egiten da lan honetan bainua hartzera doan eta bizkor biluzten ari den haur baten irudiaren bitartez.
Regoyos liluratuta gelditu bide zen muino horretatik ikusten zuen paisaiarekin eta askatasun osoz bainua hartzen ari ziren haurren irudiarekin. Izan ere horrek, seguru asko, Belgikan egin zituen lehenengo urteak gogorarazten zizkion. Belgikan bai bera bai bere lagunak Heissteko hondartzetan ibiltzen ziren udan, eta bertakoak asaldatzen zituzten bai jantzirik gabe egoteagatik bai beren jardueragatik.
Lan hau maisutasun osoz osatuta dago, bai erabiltzen dituen koloreei dagokienez bai lanaren planteamenduari eta egikerari dagokionez, eta eguzkiaren argiaren efektuak eta zuhaitzek lurrean, ibaian eta inguruko zelaietan egiten dituzten itzalak kontuan hartuta. Era berean, ibaiak leialtasun osoz irudikatzen du uraren mugimendua, eta bertan islatzen dira zeruaren urdina eta haurren irudi lausoak. Horrez gainera, Regoyosek oso ondo asmatzen du lanari sakontasuna nola eman mendien eta tarteko sailen tonuen graduazio egokiaren bitartez, eta urte horietako inpresionista onenen mailako margolana lortzen du horrekin guztiarekin.
Darío de Regoyos izan zen Belgika eta Frantziako mende bukaerako artearen mugimendu askatzaileei lotuta egon zen Espainiako margolari bakarra. Haren lana aurreinpresionismotik sinbolismora, inpresionismora eta postinpresionismora igaro zen. 1879tik 1890ra bitartean Bruselan eta Espainian bizi izan zen Regoyos, tarteka. L'Essor (1881-1882) zirkuluko kide izan zen, eta han ezagutu zituen Théo van Rysselberghe, James Ensor, Willy Schlobach eta Frantz Charlet belgikar margolariak eta Constantin Meunier eskultorea. Aipatutako margolari horiez gainera, Felicien Rops, Fernand Khnopff, Henry van de Velde, Jan Toorop, Georges Lemmen eta Paul Signac margolariekin batera, Los XX taldea sortu zuen (1884-1893), eta, ondoren, La Libre Esthétique taldearekin erakutsi zituen bere lanak.
Artearen eremu guztietako ordezkari aipagarrien adiskide izan zen, hala nola, Henri de Toulouse-Lautrec, Georges Seurat, Camille Pissarro eta James Abbott McNeill Whistler margolariak; eta baita idazle, arte kritikari eta eleberrigileena ere, Georges Rodenbach, Camille Lemonnier, Octave Maus eta Edmond Picard, besteak beste; musikaren esparruan, Georges Rodenbach, Camille Lemonnier, Octave Maus eta Edmond Picard. Dena dela, Émile Verhaeren poetarekin izan zuen harreman garrantzitsuenetako bat. Harekin batera bidaiatu zuen 1888an Espainian eta 1889an Italian barrena, eta harekin batera idatzi eta apaindu zuen España negra liburua. Musikaren, poesiaren eta literaturaren zale handia zen, eta zaletasun hori dela eta hamalau alditan margotu zuten gitarra jotzen Meunier (bi erretratu), Whistler (erretratu bat), Ensor (hiru erretratu) eta Van Rysselberghek (zortzi erretratu).
Regoyos, gainera, artearen bultzatzaile handia izan zen Euskal Herrian, Manuel Losada, Juan de Echevarría, Adolfo Guiard, Anselmo Guinea, Ignacio Zuloaga, Benito Barrueta eta Pablo Uranga margolariekin, Paco Durrio eskultorearekin eta Daniel Zuloaga zeramikagilearekin batera. Horiekin batera antolatu zituen Arte Modernoko erakusketak Bilbon eta, geroago, Euskal Artisten Elkartea. [Juan San Nicolás]
Bibliografia hautatuta
- Exposición-homenaje a Dario de Regoyos, 1859-1913 [Folleto]. Bilbao, Asociación Amigos del Museo, 1951. s. p., n° cat 72.
- Benet, Rafael. Historia de la Pintura Moderna : Impresionismo. Barcelona, 1952. il. 211.
- Exposición organizada con motivo de la concesión, por la Real Academia de Bellas Artes de San Fernando, de la Medalla de Honor al Ayuntamiento de la Villa [Folleto]. Bilbao, Ayuntamiento, 1952. n° cat. 51. (Con el título Niños bañándose)
- Ybarra, Gregorio de. "Notas sobre el Museo de Bellas Artes de Bilbao", Zumárraga : revista de Estudios Vascos, n° 5 extra. 1956. p. 57.
- Regoyos y el País Vasco. Bilbao, Editorial Arte, 1964.
- Fernández Avello, Manuel. Pintores asturianos. Oviedo, Banco Herrero, 1971. p. 113. (titulado Niños bañándose)
- Pintores y escultores vascos de ayer, hoy y mañana. Bilbao, La Gran Enciclopedia Vasca, vol. I, 1973. p. 37.
- Bengoechea, Javier de. Museo de Bellas Artes, Bilbao. Bilbao, La Gran Enciclopedia Vasca, 1978. p. 268.
- Cat. Nueve adelantados de la modernidad. Madrid, Banco de Bilbao, 1979. p. 62.
- Bengoechea, Javier de. Catálogo de arte moderno y contemporáneo del Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao, Banco de Vizcaya, 1980. p. 99. (Con el título Niños bañándose).
- 50 ans d'art espagnol, 1880-1936 [Cat. exp.]. Bordeaux, Galerie des Beaux-Arts, 1984. p. 168, n° cat. 88.
- Darío de Regoyos : un espagnol en Belgique = een spanjaard in Belgie : Europalia 85 España [Cat. exp.]. Bruxelles, Banque Bruxelles Lambert, 1985. p. 60, n° cat. 33.
- Darío de Regoyos, 1857-1913 [Cat. exp.]. Madrid, Fundación Caja de Pensiones, 1986. pp. 150, n° cat. 67 .
- Darío de Regoyos, 1857-1913 [Cat. exp.]. Madrid, Fundación Caja de Pensiones, 1987. p. 289, n° cat. 64, fig. 67.
- Puente, Joaquín de la ; San Nicolás, Juan. Regoyos. Madrid, Editorial Sarpe, 1988. il. 21.
- Tesoros del Museo de Bellas Artes de Bilbao : pintura, 1400-1939 [Cat. exp.]. Madrid, El Viso, 1989. pp. 156-157, n° cat. 61.
- Nosotros los vascos : arte IV : del neoclasicismo a las tendencias modernas del arte. Donostia-San Sebastián, Lur, 1989. pp. 182-184.
- San Nicolás, Juan. Darío de Regoyos. Barcelona, Edicions Catalanes, 1990. p. 348.
- Litvak, Lily. El tiempo de los trenes : el paisaje español en el arte y la literatura del realismo : 1849-1918. Barcelona, Serbal, 1991. p. 89, n° cat. 17.
- Arnáiz, José Manuel [dir.]. Cien años de pintura en España y Portugal, 1830-1930. Madrid, Antiquaria, vol. IX, 1992. p. 29.
- Freixa, Mireia. "Artes plásticas en el Modernismo", Cuadernos de Arte Español, n° 25. 1992. p. III, il.
- 5 pintores vascos en Segovia [Cat. exp.]. Segovia, Caja Segovia, 1993. p. 100. (Con el título 'El baño de Fuenterrabía')
- Sainz Echevarría, Antonio. "Darío Regoyos y Rentería", Oarso 93. 1993. pp. 11-13.
- Darío de Regoyos [Cat. exp.]. Donostia-San Sebastián, Fundación Social y Cultural Kutxa, 1994. s.p., il.
- Joos, Petra. Francisco Iturrino, 1864-1924 [Cat. exp.]. Madrid, Fundación Mapfre, 1996. p. 36.
- Tradition and modernity in basque painting, 1880-1939 = Tradición y modernidad en la pintura vasca, 1880-1939 [Cat. exp.]. Southampton ; Bilbao, Southampton City Art Gallery ; Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1997. pp. 26, 110, n° cat. 4.
- Sorolla & Zuloaga : dos visiones para un cambio de siglo [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1997. p. 39, il.
- Sorolla & Zuloaga : dos visiones para un cambio de siglo [Cat. exp.]. Madrid, Fundación Mapfre, 1998. p. 52, il.
- Los 98' Ibéricos y el mar = os 98' Ibéricos e o mar [Cat. exp.]. Madrid, Sociedad Estatal Lisboa '98, 1998. p. 68, sin n° cat.
- Plástica y texto en torno al 98 [Cat. exp.]. Madrid, Comunidad de Madrid, Consejería de Educación y Cultura, 1998. p. 79.
- Barcelona. pp. 113, 170, n° cat. 73.
- Zugaza, Miguel ... [et al.]. Museo de Bellas Artes de Bilbao : maestros antiguos y modernos. Bilbao, Fundación Bilbao Bizkaia Kutxa = Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioa, 1999. p. 166.
- Tradición y modernidad en la pintura vasca : en las colecciones del Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Valencia, Autoritad Portuale de Valencia, 1999. pp. 18-19.
- PRADO VADILLO, Mercedes. Tradición y Modernidad en la Pintura de Darío de Regoyos. Gijón, Museo Nicanor Piñole, 2002. pp. 19-20.
- Dario de Regoyos, 1857-1913 [Cat. exp.]. Madrid, Fundación Mapfre, 2002. pp. 28 y 124, sin n° cat..
- Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. pp. 118-119.
- Musée des Beaux Arts de Bilbao : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. pp. 118-119.
- Bilbao Fine Arts Museum : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. pp. 118-119.
- De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Salamanca, Caja Duero, 2006. pp. 206-207, n° cat. 52. (Con el título El baño en Rentería)
- De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Valencia, Consorci de Museus de la Comunitat Valenciana ; Caja Duero, 2006. pp. 206-207, n° cat. 52. (Con el título El baño en Rentería)
- De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Salamanca, Caja Duero, 2007. pp. 206-207, n° cat. 52. (Con el título El baño en Rentería)
- Guía Artistas Vascos. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. pp. 35-37.
- San Nicolás, Juan. "Darío de Regoyos : bere prestakuntza, bizitza eta obra = aspectos de su formación, vida y obra = Aspects of this training, life and work", B'07 : Buletina = Boletín = Bulletin, n° 3. 2008. pp. 201-203.
- De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. pp. 435-437, n° cat. 92. (Con el título El baño en Rentería)
- Gida Euskal Artistak. Bilbao, Bilboko Arte Eder Museoa, 2008. pp. 35-36.
- Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2011. pp. 118-119, n° cat. 82a.
- Bozal, Valeriano. Darío de Regoyos. Madrid, Fundación Mapfre, 2011. pp. 31-32.
- L'Espagne entre deux siècles : de Zuloaga à Picasso [Cat. exp.]. Paris, Réunion des Musées Nationaux, 2011. pp. 70-71, n° cat. 21.
- Bilboko Arte Ederren Museoa : gida. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2012. pp. 118-119, n° cat. 82a.
- Guide Basque Artists. Bilbao, Bilbao Fine Arts Museum, 2012. pp. 35-37, n° cat. 14b.
- Darío de Regoyos : Durangoko begirada inpresionista = una mirada impresionista de Durango [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Arte e Historia de Durango, 2012. p. 33, il.
- Darío de Regoyos, 1857-1913 : la aventura impresionista [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2013. pp. 147, 254, n° cat. 60.
- Darío de Regoyos, 1857-1913 : la aventura impresionista [Cat. exp.]. Madrid, Fundación Colección Thyssen-Bornemisza, 2013. pp. 147, 254, n° cat. 60.
- San Nicolás, Juan. Darío de Regoyos : catálogo razonado = catalogue raisonné. Madrid, Fundación Azcona ; Museo de Bellas Artes de Asturias , 2014. p. 225, n° cat. 278.
- Bilbao Fine Arts Museum : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. pp. 118-119.
- Musée des Beaux Arts de Bilbao : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. pp. 118-119.
- Quintanal Sánchez, Inmaculada [Ed. lit.]. Darío de Regoyos, en su centenario. Oviedo, Real Instituto de Estudios Asturianos, 2015. p. 39.
- 110 Años 110 Obras [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 170-173, sin n° cat.
- 110 Ans 110 Oeuvres [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 170-173, sin n° cat.
- 110 Years 110 Works [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 170-173, sin n° cat.
- 110 Urte 110 Artelan [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 170-173, sin n° cat.
- Bilboko Museoaren alfabetoa = El alfabeto del Museo de Bilbao = The alphabet of the Bilbao Museum = L'alphabet du Musée de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 332, 341, n° cat. 185.
- Ordozgoiti, Koldo ... [et al.]. Errenteria, 1845-1903 : Manchester txikia = La pequeña Manchester. Errenteria, Errenteriako udala, 2021. pp. 8, 90, 239, 261, il.