Bilduma online eta irudien salmenta
Baile de Capellanes
Balaca, Ricardo
Lisboa, 31/12/1844 - Aravaca (Madrid), 12/02/1880
Olioa latorrian
17,5 x 25,5 cm
c. 1860-1865
69/82
1942an eskuratua
Barrualde urbanoetako eszenak ez ziren lar ohikoak izaten Espainiako artisten artean, horiek arreta guztia jartzen baitzuten erresumako hiriburuko saltokietan. Garai hartan, Madril ezaguna zen kaleko mugimendu handiagatik, eta hiri osoan zeuden kafetegi eta dantzalekuengatik. Azken espazio horietan mamitzen zen hiriburuko bizitza sozial, intelektual eta politikoa hemeretzigarren mendean.
Margo hauetatik lehenengoan, esaterako, Salón Romero aretoan egindako mozorro-dantzaldi jendetsua irudikatu zuen egileak. Errege Oinutsen monasteriotik oso gertu zegoen dantzalekua, eta kale hartan --gaur egun Maestro Victoria deitzen da-- monasterioko kapilauak bizi ziren; hori dela eta, aipatutako areto horri Salón de Capellanes (Kapilauen Aretoa) edo Baile de Capellanes (Kapilauen Dantzaldia) esaten zitzaion. XIX. mendeko Madrilgo aretorik ospetsuenetakoa izan zen. Pérez Galdósek sarri aipatzen zuen, eta hainbat musikarik --Juan Crisóstomo de Arriaga bilbotarrak, esaterako-- partiturak idatzi zituzten espresuki areto hartan jotzeko. Koadroak aretoaren barru zabalera garamatza. Zutabe handiak ditu eta paretak ispilu handiekin apainduta daude. Hainbat bikote ari dira dantzan, mozorroak jantzita, adardun lanpara handien argitara. Lanparak, ziur aski, gasezkoak izango dira. [J.L.D.]
Bibliografia hautatuta
- De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. pp. 304-306, 308, n° cat. 56.
- Pantorba, Benardino de. "Antonio María Esquivel", Arte Español : revista de la Sociedad Española de Amigos del Arte, Segundo Cuatrimestre. 1959. p. 168. (Como obra de Antonio María Esquivel).
- Lasterra, Crisanto de. Museo de Bellas Artes de Bilbao : catálogo descriptivo : sección de arte antiguo. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1969. p. 38, n° cat. 82. (Con el título El baile de capellanes, y atribuido a Antonio María Esquivel)
- Bengoechea, Javier de. Museo de Bellas Artes, Bilbao. Bilbao, La Gran Enciclopedia Vasca, 1978. p. 234. (Como obra de Antonio María Esquivel)
- Spanish Paintings of 18th & 19th Century : Goya and his Time [Cat. exp.]. Tokyo, The Seibu Museum of Art, 1987. pp. 174, 175, 220, n° cat. 56. (Como obra de Antonio María Esquivel)
- Tesoros del Museo de Bellas Artes de Bilbao : pintura, 1400-1939 [Cat. exp.]. Madrid, El Viso, 1989. pp. 96-97, n° cat. 32.
- Spanyol mestermuvek a Bilbaói Szépmuvészeti Múzeumból [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao ; Banco Bilbao Vizcaya, 1996. p. 26. (Como obra de Antonio María Esquivel)
- Sagasta y el liberalismo progresista en España [Cat. exp.]. Logroño, Cultural Rioja, 2002. p. 165. (Como obra de Antonio María Esquivel)
- Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. pp. 108-109.
- Musée des Beaux Arts de Bilbao : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. pp. 108-109.
- Bilbao Fine Arts Museum : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. pp. 108-109.
- De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Salamanca, Caja Duero, 2006. pp. 160-161, n° cat. 37. (Atribuido a Ricardo Balaca)
- De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Valencia, Consorci de Museus de la Comunitat Valenciana ; Caja Duero, 2006. pp. 160-161, n° cat. 37. (Atribuido a Ricardo Balaca)
- De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Salamanca, Caja Duero, 2007. pp. 160-161, n° cat. 37. (Atribuido a Ricardo Balaca)
- Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2011. pp. 108-109, n° cat. 75a.
- Bilboko Arte Ederren Museoa : gida. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2012. pp. 108-109, n° cat. 75a.
- Musée des Beaux Arts de Bilbao : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. pp. 108-109.
- Bilbao Fine Arts Museum : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. pp. 108-109.
- Bilboko Museoaren alfabetoa = El alfabeto del Museo de Bilbao = The alphabet of the Bilbao Museum = L'alphabet du Musée de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 347, 353, n° cat. 194.