Bilduma online eta irudien salmenta
Azkoitiko bista
Zarraoa Uriarte, Eustasio
Valladolid, 1860 - Bilbao, 1956/06/19
Olioa oholean
23,8 x 32,4 cm
Zarraoa ((ezkerreko beheko angelua)ezkerreko behe-angelua
1883
07/3
Ignacio Zarraoa eta Esperanza Zabala jaun-andreen dohaintza 2007an
1870eko hamarkadatik 1880ko hamarkadara, Zarraoak eta Marcoartuk nolabaiteko agerpena eduki zuten Azkoitian, zenbait lan margotu zituztelako Santa Klara eta Gurutze Santua komentuetarako. Bisita horietan, Zarraoak Gipuzkoako udalerrian girotutako paisaia eta eszena kostunbristen multzoa sortu zuen. Azkoitiko ikuspegia, hain zuzen ere, serie horretako lana da. Paisaiaren kontzeptu argitsu bezain koloretsuaren eta pintzelada zehatzaren bitartez, zumardian Urola ibaiaren gainean esekita dauden etxeen atzeko aldea margotzen du. Urte horietan ere, egitate historikoak irudikatu zituen jendearen onespena lortu nahian. Hala ere, 1882. urtean lan kostunbrista bati esker lortu zuen Bizkaiko Erakusketa Probintzialeko ohorezko aipamena. [Mikel Lertxundi]
Bibliografia hautatuta
- Guía Artistas Vascos. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. p. 41.
- De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. pp. 480-482, n° cat. 106.
- Gida Euskal Artistak. Bilbao, Bilboko Arte Eder Museoa, 2008. p. 41.
- Guide Basque Artists. Bilbao, Bilbao Fine Arts Museum, 2012. p. 41, n° cat. 17.