Autorretratua bere estudioan - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Autorretratua bere estudioan

Gisbert, Antonio

Alcoy (Alacant), 1834/12/19-Paris, 1901/11/27

Olioa mihisean

48 x 37,5 cm

A Gisbert ((ezkerreko beheko angelua)ezkerreko behe-angelua

c. 1865

69/108

1916an eskuratua

Garai bateko maisu askok bezala, Gisbertek bere buruaren erretratua landu zuen egilearen obra esanguratsuenetako batzuetan. Izan ere, Aro Modernoan arrunta zen margolariek beren lan garrantzitsuenetan beraien burua irudikatzea Ama Birjinaren eta sainduen ondoan, baina Gisbertek bere burua historiako margolanetako pertsonaien artean haragitu zuen, esate baterako, Padilla. Bravo eta Maldonado komuneroak urkamendian izenburukoan (1860, Diputatuen Kongresua, Madril), Fernando IV.aren zin egitea Valladolideko Gorteetan izenburukoan (1863, Diputatuen Kongresua, Madril), eta Torrijosen eta haren lagunen fusilamendua Malagako hondartzetan (1888, Pradoko Museo Nazionala, Madril) izenburukoan, zeinetan oso modu ironiatsuan identifikatzen duen bere burua fusilatua izango den liberaletako baten begien aurrean benda bat lotzen ari den fraidearekin. Hala eta guztiz ere, bere garaikideei ez bezala, oraingoz ez zaio ohiko autorretraturik ezagutzen, ez zaio margolariak bere fisonomia gertutik aztertzen duen obrarik, beste edozein bezerorekin egingo lukeen moduan, ezagutzen. Izan ere, historiako margolari gisa oso arrakastatsua izan bazen ere, ez zuen maila bera iritsiko erretratugile gisa, ez zuen iaiotasun plastiko bera lortuko, segur asko genero hori ez zitzaiolako oso deigarria egiten.

Beraz, ez da bigarren mailako kontua bere burua betikotzeko espainiar testuinguruan erabiltzen ez zen formatu bat aukeratu izana. Horren erakusgarri dugu Autorretratu hau bere estudioan, erretratu hitzaren esanahi hertsiari baino atelier bateko eszena gisa itxuratutako obrari baitagokio. Planteamendu formalari dagokionez, belaunaldi erromantikoko frantsesek Erromako Villa Mediciko barnetegian egiten zituzten egonaldietan elkarren artean trukatzen zituzten margolanak (beren estudioen barnean girotuak ziren, eta halako zentzu literario batez irudikatzen zuten artisten eguneroko intimitatea) ekartzen dizkigu gogora honek. Lan honetan Parisko estudioaren espazio betean zerbait aztertzen irudikatzen du Gisbertek bere burua; erretratu horretan, ingurunea deskribatzen duten elementuak erretratatuarekin lortutako antz fisikoa bezain interesgarriak dira. Argiaren tratamendu fina, holandar pintura gogorarazten diguna, Valentziako maisuak trebeki erabiliko zuen baliabidea da, ongi landuta erliebea ematen baitio irudiari eta egilearen beraren erretratu ideologikoa ulertzeko ezinbestekoak diren elementuak baizik ez baititu ilunantzetik nabarmentzen; gainerako elementuak zuhurki ilunduak dira.

Pareta argiztatuenean Louvre Museoko bi kopia garrantzitsu ikusten dira, bata Leonardo da Vinciren Gioconda ospetsua, eta bestea gizon ezezagun baten erretratu malenkoniatsua; azken hori Franciabigiori esleitzen zaio egun, baina 1852. urtera arte egilea Rafael izan zela uste izan zen. Kopia horren beheko aldean, zurezko listoi lauez inguraturik, Ingresen mantu urdineko Ama Birjinaren irudi bat ikus dezakegu, segur asko Sudrek 1842an landu zuen bertsio litografiatua da, zabalkunde handia izan baitzuen. Alde batean beste bi margolan; marko nabarmenei erreparatuz gero, jatorrizko obrak izango ziren seguruenik. Azkenik, gainerako obren beheko aldean, pintura generoen hierarkizazio akademiko zorrotzari jarraiki, paisaia irudi xume bat ikus dezakegu. Margolan sorta horren erdian beste hiru objektu txiki ikus daitezke, zehaztasun maila aski handiarekin landuta daude, bik bederen eszenaren edukiari buruzko zalantzarik gabeko informazioa eskaintzen baitute. Iltze batetik zintzilikatuta dagoen sakelako erlojuak azpimarratu egiten du, antza, Gisberten jokabidea marrazkiak eta grabatuak helburu jakin batekin aztertzen dituen aditu batena dela, eta ez bere bildumari presarik gabe eta lasai erreparatzen dion zale batena. Gorago, erdierliebean eta profilean landutako erretratu bati (ez dago nor den huts egiteko beldurrik gabe esaterik, baliteke Paul Delaroche maisua izatea) leku egiten dion medailoi baten gainean, margolan baten irudia edo tintazko kopia ikus dezakegu, ez dirudi garrantzitsua denik hain zuzen ere oso formatu xumean ageri delako, baina irudi horren edukiari erreparatuz gero, baliteke Rafaelek Baldassare Castiglioneri egindako erretratuaren kopia bat izatea (jatorrizkoa Louvre Museoan dago). Gainera, paretaren erdian dagoenez, funtsezko betekizuna betetzen du Gisbertek bere buruaz egiten zuen interpretazio ideologikoan, bere estudioaren pribatutasunean kontzentratutako humanistatzat baitzuen bere burua.

Pareta ilunagoan, ez hain modu nabarmenean, ez du etenik erretratatuaren nortasunari buruzko informazioak. Horrenbestez adierazi zituen bere zaletasunak, esate baterako xakea, musika --zango biola bat ekarri du horretarako-- eta irakurketa eta ikaskuntza margolariaren atzeko aldean ongi antolatutako liburutegiaren bidez. Elementu horiek guztiek, aipatutako Castiglioneren postulatu teorikoei jarraiki, margolariaren izaera intelektual orekatua azpimarratzen dute haren lanbidearen izaera praktikoaren gainetik. Horrenbestez, nahita, astoa eta paleta iradoki baizik ez dira egiten oihalaren behe ezkerreko angeluan, Gisbertek etorkizunaren aurrean bere buruaz egiten duen arrazoibidean bigarren mailako kontua balira bezala. Margolan hau, funtsean, artistaren sinesmen estetiko sendoaren adierazpidea da, baita bere burua berpizkundeko humanismoaren oinordeko intelektual gisa hartzen zuen egilearen adierazpidea ere. Gainera, azpimarratu egiten du bere garaian Parisen ari ziren beste margolari espainiarrekiko izaera independentea, margolan honetan 1860ko hamarraldian batez ere Gisbert bezala purismo akademikoaren sokakoa zen historiako margolari batentzat mito hutsa ziren maisu margolariak baizik ez baitira ikusten. Izan ere, Gisbertek miretsi eta aitortu egiten ditu maisu horien obrek eragiten dizkioten oroitzapenak. [Carlos G. Navarro, 2008]

Bibliografia hautatuta

  • Ingres [Cat. exp.]. Madrid, Museo Nacional del Prado, 2015. pp. 86-87.
  • Plasencia, Antonio. Catálogo de las obras de pintura y escultura del Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao, Imprenta Provincial, 1932. p. 20, n° cat. 45. (Con el título Autorretrato e interior de estudio, y atribuido a Antonio Gisbert)
  • Lasterra, Crisanto de. Museo de Bellas Artes de Bilbao : catálogo descriptivo : sección de arte antiguo. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1969. p. 49, n° cat. 108. (Con el título 'Autorretrato e interior de estudio', y atribuido a Antonio Gisbert)
  • El autorretrato en la pintura española : de Goya a Picasso [Cat. exp.]. Madrid, Fundación Mapfrea, 1991. pp. 80, 81, n° cat. 14. (Con el título Autorretrato e interior de estudio)
  • Pintura española del siglo XIX : del Museo de Bellas Artes de La Habana [Cat. exp.]. Madrid, Fundación Mapfre, 1995. p. 41. (Se reproduce esta obra, con el título Autorretrato e interior de estudio).
  • Díez, José Luis ; Gállego, Julián. Artistas pintados : retratos de pintores y escultores del siglo XIX en el Museo del Prado [Cat. exp.]. Madrid, Ambit, 1997. p. 54.
  • "El retrato en el Museo de Bellas Artes de Bilbao = Erretratua Bilboko Arte Eder Museoan", Guía de Exposiciones, n° 293. 2000. n° cat. 1. (Con el título Autorretrato e interior de estudio)
  • Zamacois, Fortuny, Meissonier [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. p. 22, fig. 7.
  • Pérez Velarde, Luis Alberto. "El Autorretrato e interior de estudio de Antonio Gisbert en la colección del Museo de Bellas Artes de Bilbao = Self-portrait with Studio Interior by Antonio Gisbert in the collection of the Bilbao Fine Arts Museum = Antonio Gisberten Autorretratua eta studioaren barrualdea, Bilboko Arte Ederren Museoko bildumaj", Buletina = Boletín = Bulletin, n° 10. 2016. pp. 121-144, 259-270.
  • De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Salamanca, Caja Duero, 2006. pp. 116-117, n° cat. 23. (Con el título Autorretrato en su estudio)
  • De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Valencia, Consorci de Museus de la Comunitat Valenciana ; Caja Duero, 2006. pp. 116-117, n° cat. 23. (Con el título Autorretrato en su estudio)
  • De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Salamanca, Caja Duero, 2007. pp. 116-117, n° cat. 23. (Con el título Autorretrato en su estudio)
  • De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. pp. 239-2417, n° cat. 37. (Con el título Autorretrato en su estudio)
  • Bilboko Museoaren alfabetoa = El alfabeto del Museo de Bilbao = The alphabet of the Bilbao Museum = L'alphabet du Musée de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 384, 389, n° cat. 213.
  • Pérez Velarde, Luis Alberto. El pintor Antonio Gisbert, 1834-1901. Madrid, Doce calles, 2019. pp. 126-127, n° cat. 43.