Atsekabea Kristo hilagatik - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Atsekabea Kristo hilagatik

Coecke, Pieter

Alost, Belgika, 1502/02/15-Brusela, 1550

Olioa haritz-oholean

100 x 142 cm (irekia)

69/60

Laureano de Jado jaunaren legatua 1927an

Tradizioz Pieter Coeckeri egotzi izan zaio triptiko hau, baina dokumentazio teknikoa -eta, bereziki, erreflektografia infragorria- bildu ondoren, agerian gelditu da triptiko horren azterketa sakonagoa behar dela. Halaxe iradokitzen dute Coeckeri atxikitako obren azpiko marrazkien arteko desberdintasunek -margolanaren gainaldekoek bezala-; izan ere, obra horietan -batez ere, merkatu lokal nahiz nazioartekora bideratutakoetan- nabarmena da tailerraren esku-hartzea. Edonola ere, hasierako balioespenaren arabera, Bilboko triptikoko marrazkiak osagai komun asko ditu Coeckeren San Joan Ebanjelaria eta Santiago dohaintza-emaileekin Prado Museoko oholekin, El trazo oculto (2006) erakusketako katalogoan argitaratuak izan zirenak.

Coeckek Barend van Orleyrekin ikasi zuen, Bruselan, eta, Carel van Manderrek Schilderboeck lanean (1604) adierazi zuenez, Jan van Dornicke aitaginarrebarengandik maileguan hartu zituen bere modeloak. Anberesko San Lukas Gildan erregistratuta egon zen 1527tik aurrera, Karlos V.aren eta Maria Hungariakoaren margolaria izan zen, eta tailer aktiboenetako baten zuzendari jardun zuen hil arte (1550).

Bere triptikoetan gehien errepikatutako gaia Errege Magoen gurtza izan bazen ere, honako honek goitik behera erantzuten dio Coeckeren tipologiari. Erdiko oholean, Atsekabea Kristo hilagatik agertzen da paisaia baten aurrealdean -paisaiak alboetan du jarraipena-; Kristo hil-oihalean etzanda dago, Kalbariotik urrun, zeina bereizten baita hondoan, eskuinaldean, Jerusalemetik muino malkartsu batek bereizita. Bitxia da obra honetan irudiak -natura nahiz pertsonaiak- pintzelkada askeez adierazteko erabilitako modua. Aurrealdean, Kristo ageri da, eskuineko besoa jarrera oso behartuan duela eta ezkerreko besoa, berriz, Joanen hankaren gainean; soina erdi jasota du, Nikodemok eusten baitio. Maria, saminaren saminez, bere buruko-zapia heltzen ari da. San Joan erdi makurtuta dago, Ama Birjinari heltzen, eta aurpegia emakume santuari -Maria Kleofas, agian?- begira, dotore jantzia dagoena, Magdalena agertu ohi den moduan. Irudi horretan eskuinaldean ageri den bitxigintzako kopak pertsonaia harekin identifikatzera eraman ahalko gintuzke,paisaia antzekoa baita. Baina eskuineko oholean Magdalena bera irudikatuta dago, Weydenen Pradoko Gurutzetik jaistea obran agertzen den jarrera berean (1435 ing.); janzkera du harekiko desberdintasun bakarra, garaiari egokituta ageri baita. Ezkerreko oholean, Jose Arimateakoak arantza koroa darama, arma Christietako bat, erdiko oholeko azpila, belakia eta iltzeak bezala. [Pilar Silva Maroto]

Bibliografia hautatuta

  • Plasencia, Antonio. Catálogo de las obras de pintura y escultura del Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao, Imprenta Provincial, 1932. p. 64, n° cat. 291. (Con el título El Descendimiento, y como Anónimo flamenco del siglo XVI)
  • Lasterra, Crisanto de. Museo de Bellas Artes de Bilbao : catálogo descriptivo : sección de arte antiguo. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1969. pp. 27-28, n° cat. 60. (Con el título El Descendimiento, y atribuido a Pietre Coecke)
  • Bengoechea, Javier de. Museo de Bellas Artes, Bilbao. Bilbao, La Gran Enciclopedia Vasca, 1978. p. 115.
  • Bermejo, Elisa. "Pinturas inéditas de Pieter Coecke conservadas en España", Archivo Español de Arte, n° 214. 1981. pp. 113-142.
  • Gómez Prieto, Julia. Bizkaia-Vizcaya. Madrid, Everest, 1991. p. 78.
  • Castañer López, Xesqui. Pinturas y pintores flamencos, holandeses y alemanes en el Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao, Fundación Bilbao Bizkaia Kutxa, 1995. pp. 91-94.
  • Sánchez-Lassa de los Santos, Ana. "Laureano de Jadorenondareko pintura flandestarra = Pintura Flamenca en el Legado Laureano de Jado", Guía de Exposiciones, n° 277. 1998.
  • Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. p. 31.
  • Musée des Beaux Arts de Bilbao : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. p. 31.
  • Bilbao Fine Arts Museum : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. p. 31.
  • Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2011. p. 31, n° cat. 17.
  • Bilboko Arte Ederren Museoa : gida. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2012. p. 31, n° cat. 17.
  • Diéguez Rodríguez, Ana. Precisiones al Catálogo de la Pintura Flamenca del siglo XVI en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [inédito]. 2013. pp. 160-165, n° cat. 26. (atribuido al Taller de Barend van Orley)
  • Bilbao Fine Arts Museum : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. p. 31.
  • Musée des Beaux Arts de Bilbao : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. p. 31.
  • 110 Años 110 Obras [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 56-57, sin n° cat.
  • 110 Ans 110 Oeuvres [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 56-57, sin n° cat.
  • 110 Urte 110 Artelan [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 56-57, sin n° cat.
  • 110 Years 110 Works [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 56-57, sin n° cat.