Ate birakaria edo Begoña de la Sotaren erretratua - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Ate birakaria edo Begoña de la Sotaren erretratua

Guezala, Antonio de

Bilbao, 11/06/1889 - Bilbao, 13/09/1956

Olioa mihisean

201 x 176 cm

A de Guezala (eskuineko beheko angelua)

1927

DEP644

Bizkaiko Foru Aldundiaren gordailua, BBKren dazioaren bitartez 2003an

Artistaren maisulan gorentzat hartua da koadro hau, ezohikoa gerra arteko euskal pinturan, bai estiloagatik bai izenburuagatik: Ate birakaria. Hain zuzen ere, bizitza modernoaren erretratu ia abstraktu eta elementu mekanikoa da. Lan horrek 1927an Adolfo Guiarden oroimenez Bilboko Carlton Hotelean egindako bi jaialdietako batean du jatorria. Jaialdi haietan elkartu ziren Bilboko urte haietako pertsonarik entzutetsuenak, halabeharrez nahiz gonbidatu gisa. Otsailean egin zuten lehenengo omenaldia, artistaren koadroetan inspiratu eta Manu de la Sota idazleak eta Claudio de Torre olerkari ultraistak antolatua, eta harekin eman zioten amaiera Casilda parkean herri harpidetzaz Guiardi monumentu bat eraikitzeko Alejandro de la Sotak sustatutako ekimenari. Berehala bat egin zuten antolatzaileekin Guezalak eta Euskal Artisten Elkarteko beste kide batzuek, hala nola, José María de Ucelay, Genaro Urrutia, José Arrúe eta Gustavo de Maeztuk, eszenografiaren eta jantzien ardura hartuta.

Artista haiek arduratu ziren, halaber, bigarren gaualdiko eszenografiaz. Maiatzean antolatu zuen Euskal Artisten Elkarteak, talde hark Bilbon zuen aretoan egin zen, Guiarden erakusketa handiarekin bat etorrita. Guezalak diseinatu zuen, halakoetan oso ohituta baitzegoen, cake-walkeko dantzarien janzkera koloretsua paperean, errusiar eta italiar abangoardiako modeloetan oinarriturik; baita Alejandro de la Sotak asmaturiko pantomima antzezteko hoteleko atari nagusian egin zuten zirku handia antolatu ere. Halako ikuskizunetan ohikoa zenez, De la Sota familiak artearen esparruarekin hain lotura estua izanik, Begoña de la Sota arrebak ere parte hartu zuen.

Seguru asko, Guezalak hoteleko ataritik sartzen ikusiko zuen Begoña de la Sota, entseguetara zihoala, eta hura sartzean ate birakariak egiten zuen mugimenduak inspiratu bide zuen obra hau, zeinaren erreplika txikiago bat gordetzen baitute sotatarrek, egileak erretratatutako emakumeari opari emana. Ez litzateke harritzekoa ere koadro hori egiteko ideia Guezalaren iruditerian aurrez sustraituta egotea; hain zuzen ere, Murnauren El último (1924) filmeko hasierako planoen -Berlingo hotel bateko ostalariak, ate birakaritik igarotzen- eta obra honen arteko antzekotasunagatik pentsa liteke baliabide zinetikoak erreferentzia egiten diela zinemari nahiz mende hasierako proposamen hausturazaleei. Izan ere, lehengora itzultzeko, ordena berrezartzeko irizpide orokorrak nagusitu ziren ordurako, Europa etsita baitzegoen italiar futuristek, besteak beste, aldarrikatutako beligerantziarekin. Sasoi hartan, nolabaiteko eklektizismoa gailendu zen nazioartean, kubismoa ordurako motelduta zegoelarik.

Hala, margolariarengan arrastoa utzitako irakaspenen bilduma modura hartu beharko litzateke Guezalaren koadro hau, abangoardietatik eratorritako hamaika erreferentzia biltzen baititu. Ikuspegi abstraktuarekiko hurbiltasuna adierazten du. Ikuspegi horren arabera, giza irudia indibidualtasun izpirik gabe txertatzen da konposizioan beste edozein elementuren maila berean, hierarkiarik gabe, baliokidetzat har litezkeen beste ikur batzuen artean. Ez zaio erretratua, bere horretan, interesatzen, baizik eta erretratua artistaren abentura bisualean sartzea, obraren egituran, ingurunean txertaturik.

Hemen, ate birakariaren indarrak sortzen duen dinamismoak limurtu zuen pintorea, Begoña de la Sota gailu haren orrien artean ia desagerrarazteko indarra baitzuen. Atearen protagonismoak apalduta, autoa eta tranbia bizimodu mekanizatu baten jario bizkorraren alegoria modura erakusten dituen egitura bateko giza kontrapuntua baizik ez da emakumea.

Atearen ardatzetik abiatuta, ardatz horren paralelo doazen goitik beherako lerroen hurrenkera baten bidez ordenatuta dago konposizioa, ardatzetik ateratzen direla, halaber, atearen orrien plano diagonalak; eta, hondoan, traman sartuta, tranbia horia eta auto beltza kokatu ditu. Kolorea erritmo horizontal eta diagonaleko pintzelkada zabalen bidez aplikatuz, Guezalak mugimendu sentipena areagotu zuen, eta plano gardenak ezarri, mugimenduak objektuengan eratutako dardara luminikoak adierazteko, okre ilunetik horira bitarteko tonu mailaketak elkarri gainjarriz, gama berde, urdin eta beltzek indarturik. Norabide zentrifugoan zabaltzen diren diagonalen jokoan, bertikalen errepikapenean eta errotazio ibilbide zentripetua biltzen duen elipse horretan adierazten da formek bere hurrenkera infinituan iradokitzen duten asmo dinamizatzailea. Azkenik, Ate birakarian, estatismoa eta dinamismoa uztartzea lortzen du Guezalak, eta bere egiten du mugimenduan den errealitatearen konplexutasuna atxikitzeko abangoardiaren bilaketa. [Pilar Mur Pastor]

Bibliografia hautatuta

  • Mur Pastor, Pilar. La Asociación de Artistas Vascos. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao ; Caja de Ahoros Vizcaína, 1985. pp. 132-133, 278, 286.
  • Arte y artistas vascos de los años 30 = 30 urtearen hamarkadako euskal artea eta artistak [Cat. exp.]. Donostia-San Sebastián, Gipuzkuako Foru Aldundia = Diputación Foral de Gipuzkua, 1986. p. 292.
  • Barañano, Kosme María de ; González de Durana, Javier ; Juaristi, Jon. Arte en el País Vasco. Madrid, Arte, 1987. p. 293.
  • Pérez Rojas, Francisco Javier. Art Decó en España. Madrid, Cátedra, 1990. pp. 23-24.
  • Mur Pastor, Pilar. Antonio de Guezala y Ayvrie, 1889-1956 [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1991. pp. 122, n° cat. 414; pp. 117-119, 170, n° cat. 56.
  • Cat. La Sociedad de Artistas Ibéricos y el arte español de 1925. Barcelona, Ámbit, 1995. p. 279.
  • Mur Pastor, Pilar. "Concha o el encanto de los tiempos modernos", Urtekaria 1995 : asterlanak, albistak = Anuario 1995 : estudios, crónicas. 1996. p. 36.
  • El Ultraísmo y las artes plásticas [Cat. exp.]. Valencia, Instituto Valenciano de Arte Moderno, 1996. p. 121.
  • XX. mendeko euskal pintura = Pintura vasca siglo XX [Cat. exp.]. Donostia-San Sebastián, Kutxa Fundaziona = Fundación Kutxa, 1999. pp. 84-85
  • Viar Olloqui, Javier. Bilbao en el arte : de 1875 a 1936. Bilbao, Bilbao Bizkaia Kutxa, 2000. pp. 138, 140.
  • Emakumearen irudia : bestelako begiratu bat = La imagen de la mujer : otra mirada [Cat. exp.]. Vitoria-Gasteiz, Diputación Foral de Álava, 2003. pp. 19, 185.
  • Cat. Imágenes de mujer en la plástica española del siglo XX. Zaragoza, Instituto Aragonés de la mujer, 2003. pp. 232-233.
  • César González-Ruano : a vueltas con la pintura [Cat. exp.]. Madrid, Fundación Mapfre, 2003. p. 129.
  • Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. p. 167.
  • Musée des Beaux Arts de Bilbao : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. p. 167.
  • Bilbao Fine Arts Museum : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. p. 167.
  • Speed 2 : la velocidad de las máquinas [Cat. exp.]. Valencia, IVAM, Institut Valencià d'Art Modern, 2007. p. 153.
  • Guía Artistas Vascos. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. pp. 94-95.
  • Gida Euskal Artistak. Bilbao, Bilboko Arte Eder Museoa, 2008. pp. 94-95.
  • Novecentismo y Vanguardia, 1910-1936 : en la colección del Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2009. pp. 212-213, n° cat. 60.
  • Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2011. p. 169, n° cat. 120.
  • Bilboko Arte Ederren Museoa : gida. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2012. p. 169, n° cat. 120.
  • Guide Basque Artists. Bilbao, Bilbao Fine Arts Museum, 2012. pp. 94-95.
  • "Reactions to Futurism in Castille, Catalonia, the Basque Country, Galicia and Portugal", International yearbook of futurism studies, Vol. 3. 2013. pp. 289-290.
  • España contemporánea : fotografía, pintura y moda [Cat. exp.]. Madrid, Fundación Mapfre, 2013. pp. 136-137, 278, n° cat. 47.
  • Bozal, Valeriano. Historia de la pintura y la escultura del siglo XX en España, 1900-1939. Madrid, Machado Libros, 2013. p. 179, il.
  • Musée des Beaux Arts de Bilbao : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. p. 169.
  • Generación del 14 : ciencia y modernidad [Cat. exp.]. Madrid, Biblioteca Nacional de España ; Sociedad Estatal de Acción Cultural, 2014. p. 284, 305, n° cat. 150.
  • Bilbao Fine Arts Museum : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. p. 169.
  • 110 Años 110 Obras [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 238-241, sin n° cat.
  • 110 Ans 110 Oeuvres [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 238-241, sin n° cat.
  • 110 Urte 110 Artelan [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 238-241, sin n° cat.
  • 110 Years 110 Works [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 238-241, sin n° cat.
  • Bilboko Museoaren alfabetoa = El alfabeto del Museo de Bilbao = The alphabet of the Bilbao Museum = L'alphabet du Musée de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 76, 85, n° cat. 37.