Bilduma online eta irudien salmenta
Askaldegia
Picasso, Pablo
Malaga, 1881/10/25-Mougins, Itsas Alpeak (Frantzia), 1973/04/08
Argizaria, pastela, ikatz-ziria eta lapitza
24,6 x 30,6 cm
P. Ruiz Picasso (ezkerreko behe-angelua), Picasso (atzealdea)
1900
82/26
Juan de Gorbea jaunaren dohaintza 1962an
Obra bikaina da atzealdean arkatzez idatzia "Askaldegia" izenburua duen margolana eta balio izugarria du arte nahiz historia mailetan. 1899 eta 1900 urteen arteko denboraldia garrantzitsua da Picassoren arte ibilbidearen barnean, garai hartan finkatu baitzuen betiko pintura modernoa, abangoardista, egiteko nahia. Era askotakoa da une hartan egin zuen ekoizpena eta askotarikoak dira halaber, zituen interesak. Nolanahi ere, espresionismoa eta sintesia izan daitezke bere lanaren izendatzaile komuna, era guztietako margolanak aurki baitaitezke haren ekoizpenean, marra dotore eta dekoratiboko marrazkiak, Els Quatre Gats kafe etxearen publizitaterako eginak, bere lagun kataluniarren erretratuak, edo marrazki eta olio pintura sail handi bat, sinbolismo handikoak, heriotzaren inguruan eginak.
Bartzelona langile eta behargineko biztanleen behaketatik etorritakoa da bere lanaren beste alderdi bat, Monell, Mir eta belaunaldi modernista berriko beste askoren lanarekin bat etorriz. Begirada hori ez da, ordea, drama sozialean bakarrik oinarritzen, baizik eta herriko pertsonaia haien eguneroko espazioa ere hartzen du, kalean egiten zuten bizitza, haien aisialdia eta dibertsio uneak.
Askaldegia lanean, pertsonaia horien talde bat bildu du Picassok, olana baten azpian jaten eta hitz egiten ari dira, udako egun eguzkitsu batean Askaldegi hondartza batean. Izenburu hori atzealdean idatzia dago arkatzez, eta obrak balio izugarria du arte nahiz historia mailetan. 1899 eta 1900 urteen arteko denboraldia garrantzitsua da Picassoren arte ibilbidearen barnean, garai hartan finkatu baitzuen betiko pintura modernoa, abangoardista, egiteko nahia. Era askotakoa da une hartan egin zuen ekoizpena eta askotarikoak dira halaber, zituen interesak. Nolanahi ere, espresionismoa eta sintesia izan daitezke bere lanaren izendatzaile komuna, era guztietako margolanak aurki baitaitezke haren ekoizpenean, marra dotore eta dekoratiboko marrazkiak, Els Quatre Gats kafe etxearen publizitaterako eginak, bere lagun kataluniarren erretratuak, edo marrazki eta olio pintura sail handi bat, sinbolismo handikoak, heriotzaren inguruan eginak. Bartzelona langile eta behargineko biztanleen behaketatik etorritakoa da bere lanaren beste alderdi bat, Monell, Mir eta belaunaldi modernista berriko beste askoren lanarekin bat etorriz. Begirada hori ez da, ordea, drama sozialean bakarrik oinarritzen, baizik eta herriko pertsonaia haien eguneroko espazioa ere hartzen du, kalean egiten zuten bizitza, haien aisialdia eta dibertsio uneak.
Askaldegia lanean, pertsonaia horien talde bat bildu du Picassok, olana baten azpian jaten eta hitz egiten ari dira, udako egun eguzkitsu batean Askaldegi hondartza batean. Egikera azkarreko obra da, eta bertan, elementuak soilki zirriborratuak daude kolore orbanen bidez, ikatz-ziriaren eta argizarien grafiak indartuak. Soiltasunez eta baliabide plastiko gutxienekin guztiz ongi azaldua dago guztia, anekdotari edo deskribapenari lekurik utzi gabe. Ikuspegi estilistikotik begiratuta, pastelen sail izugarri baten jatorrian egongo litzateke Askaldegia lana. 1900. urtetik aurrera eginak dira, zezenketei eskainiak, eta haietan bikaintasun eta originaltasun mailarik handiena lortzen du aipaturiko mintzairak.
Bere arte asmo berria garatzen zuen bitartean, pixkanaka-pixkanaka Picasso urrundu egin zen hedabide ofizialetatik. Une honetatik aurrera publizitate karteletan, Bartzelonako abangoardia intelektualeko aldizkarietarako ilustrazioetan eta herrialdeko arte abangoardiak antolatuta Els Quatre Gats kafe etxean egiten ziren erakusketetan emango zuen ezagutzera bere obra, behin betiko baztertuz arte hedapenerako bide tradizionalak.
Hain zuzen ere hedapen abangoardista horren barnean sartu beharko lirateke Bilboko Arte Moderno edo Modernistako Erakusketak. Haietan lehena 1900eko abuztuaren 11n inauguratu zen Albiako Eskolen lokaletan. Bilboko erakustaldian Picassoren presentzia El Nervión egunkarian agertu zen lehenengo aldiz iragarria 1900eko uztailaren 31n. Baina Kataluniako Atalari buruzko aipamen anonimo baten bidez (1900eko abuztuaren 18ko El Noticiario Bilbaíno egunkarian argitaratua) bakarrik identifika daiteke zehaztasunez erakutsitako obra. Beharbada hura ez zen izango Askaldegia obra jendaurrean erakusten zen lehenbiziko aldia: agian sei hilabete lehenago erakutsiko zen Bartzelonako Els Quatre Gats kafe etxean, bere obraren banakako lehen erakusketan. 1900eko otsailean egina, aski ezaguna da erakusketa hori. Edukiarekin, ordea, ez da horrelakorik gertatzen, orain arte ezin izan baita zehaztu. Askaldegia margolanak Els Quatre Gats kafe etxeko erakusketan parte hartu zuela guztiz litekeena denez, 1900eko urtarrilean kokatuko genuke obra honen egitearen azken kronologia. (Nuria Rivero, 2009)
Bibliografia hautatuta
- Castillo, Alberto del. "El Museo de Arte Contemporáneo en el de Bellas Artes de Bilbao", Goya : revista de arte, n° 101. 1971. p. 328.
- Bengoechea, Javier de. Catálogo de arte moderno y contemporáneo del Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao, Banco de Vizcaya, 1980. p. 95. (Con el título Merendero).
- Centro y periferia en la modernización de la pintura española, 1880-1918 [Cat. exp.]. Madrid, Minsterio de Cultura, 1993. pp. 134, 149-150, n° cat. 50a.
- Rivero Matas, Nuria. "Un Picasso en el Museo de Bellas Artes de Bilbao : Merendero", Urtekaria 1993 : asterlanak, albistak = anuario 1993 : estudios, crónicas. 1994. pp. 57-62, il.
- Picasso : paisajes : 1890-1912 : de la academia a la vanguardia [Cat. exp.]. Barcelona, Museu Picasso ; Lunwerg, 1994. pp. 190, 211, 333, n° cat. 155. (Con el título 'Merendero al aire libre')
- Juan de la Encina y el arte de su tiempo : 1883-1963 [Cat. exp.]. Madrid ; Bilbao, Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía ; Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1998. p. 32.
- De Picasso a Bacon : arte contemporáneo en las colecciones del Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Segovia, Museo de Arte Contemporánea Esteban Vicente, 1999. pp. 42-43.
- Entre la figuración y la abstracción : arte contemporáneo en las colecciones del Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Pamplona, Museo de Navarra, 1999. pp. 40-41.
- Picasso en las colecciones españolas [Cat. exp.]. Segovia, Museo de Arte Contemporáneo Esteban Vicente, 2000. p. 199, n° cat. 2.
- Zugaza, Miguel ... [et al.]. Maestros antiguos y modernos en las colecciones del Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2001. p. 92.
- Picasso Joven = Young Picasso [Cat. exp.]. A Coruña, Fundación Pedro Barrié de la Maza, 2002. pp. 316-317, n° cat. 104.
- Mujeres pintadas : la imagen de la mujer en España, 1890-1914 [Cat. exp.]. Madrid, Fundación Mapfre, 2003. pp. 136-137.
- Sueños de concordancia : Filiberto Villalobos y su tiempo histórico, 1900-1955 [Cat. exp.]. Salamanca, Caja Duero, 2005. p. 31.
- De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Salamanca, Caja Duero, 2006. pp. 266-267, n° cat. 69.
- De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Valencia, Consorci de Museus de la Comunitat Valenciana ; Caja Duero, 2006. pp. 266-267, n° cat. 69.
- De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Salamanca, Caja Duero, 2007. pp. 266-267, n° cat. 69.
- Últimas décadas del siglo XIX-primera mitad del siglo XX : de Cézanne a Léger : colección Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2009. pp. 172-175, n° cat. 67.
- Itsasoa artean, itsaroaren artea : Bilboko Arte Ederren Museoko Bilduma = El mar en el arte, el arte del mar : colección del Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa-Museo Marítimo Ría de Bilbao, 2010. pp. 31, 33, 41.
- Francisco Durrio, 1868-1940 : sobre las huellas de Gauguin [Cat. exp.]. Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2013. p. 88, n° cat. 40.
- Zugaza, Miguel ... [et al.]. Museo de Bellas Artes de Bilbao : maestros antiguos y modernos. Bilbao, Fundación Bilbao Bizkaia Kutxa = Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioa, 1999. p. 165.
- Quílez i Corella, Francesc ... [et al.]. Nonell : visiones desde los márgenes. Barcelona, 2020. p. 99, il.