Bilduma online eta irudien salmenta
Artaldea
Sáinz Sáiz, Casimiro
Matamorosa, Kantabria, 1853/03/04-Madril, 1898/08/19
Arkatza
11,2 x 18,8 cm
Co. Sainz (ezkerreko goi-angelua)
1883
XIX. Mendearen azken laurdena
82/809
Laureano de Jado jaunaren legatua 1927an
1881. urtean, dementzia buruan eragiten hasi zitzaionean, Casimiro Sáinz bere jaioterrira itzuli zen han bizitzen jartzeko. Hain zuzen ere garai hartan izan zuen abiapuntua buru desorekek neurri handi batean baldintzatu zuten artistaren bizitzak eta arte ekoizpenak. Kantabrian, arte lanean hasi zenean gertatu zen bezalaxe, naturaren ikuspegi zuzenetik atera zuen bere inspirazio iturri nagusia. Matamorosan margotzeaz gainera, Reinosan, Nevadan eta Montesclaros herrietan ere margotu zuen, eta hainbat aldiz egon zen hango erietxean gaixorik. Egonaldi haietan zirriborro asko egin zituen eta baita koadro batzuk egin ere, eta haietako asko Madrilera joan ziren bere arte merkatari Pedro Bosch-en eskutik; beste batzuk artistak berak gorde zituen eta beste zenbait, berriz, oparitu.
Artaldea izeneko marrazkia, urte berean egin zen eta 1884. urtean Madrilgo Idazleen eta Artisten Elkartean egindako Erakusketan aurkeztu zen koadro baterako zirriborroa izan zen. Ohitura gaiekiko zuen zaletasuna ondo asko erakusten du olio pintura honek, urte haietan halakoz beterik baitzegoen bere ekoizpena. Era berean, argiarekiko interes handia zuela antzematen da ardi zurien eta beltzen bidez irudikatutako kolore kontrasteetan, eta bereziki nabari da garrantzi handia ematen ziola konposizioari, kasu honetan artaldea egokitzeko moduan. Azken alderdi horiek agerikoak dira halaber, zirriborro marraztu honetan eta kontserbatu diren beste batzuetan, artaldea eszenan jartzeko arreta berezia eta animalien azterketa bera horren erakusgarri. (Javier Novo González)
Bibliografia hautatuta
- Plasencia, Antonio. Catálogo de las obras de pintura y escultura del Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao, Imprenta Provincial, 1932. p. 57, n° cat. 234. (Con el título Rebaño de ovejas, y atribuido a Casimiro Sainz)
- Lasterra, Crisanto de. Museo de Bellas Artes de Bilbao : catálogo descriptivo : sección de arte antiguo. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1969. p. 174, n° cat. 34-a. (Con el título Rebaño de ovejas, y atribuido a Casimiro Sainz)
- Pereda y su mundo, 1906-2006 [Cat. exp.]. Santander, Gobierno de Cantabria, 2006. p. 177.
- Dibujos, grabados y acuarelas [del] siglo XIX : de Goya a Benlliure : colección Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2007. pp. 162-165, n° cat. 246.