Bilduma online eta irudien salmenta
Arropen zirriborroa
Bringas, Francisco
Mexiko Hiria, 01/06/1827 - Bilbao, 15/10/1855
Grafitoa
10,9 x 6,3 cm
c. 1848
XIX. Mende erdialdea
82/682
Rafael Rochelt jaunaren dohaintza 1935an
- San Juan Bataiatzaile haurra eta Arropen estudioa izenburuko lanak marrazketa kaier batetik erauziak direla ematen du, egilea Madrilgo San Fernando Arte Ederretako Akademian sartzear zegoela egindako lanak direla ematen du, eta baliteke aipatu Akademiako Igeltsu Aretoan dauden lanen kopiak izatea. San Juan haurra lanean proportziorik ezak eta zailtasunak nabari dira irudiaren keinua eta irudibildua paperera ekartzeko unean. Urratuak adierazten duen bezala, emaitzak ez zuen gogobete egilea. Erromatar tunika batez jantzita dagoen irudiari dagokionez, arkatza behar bezala menderatzen ez zuela uzten du agerian. Marrazkia gogorra da, eta ez dira eraginkorrak modelatua irudikatzeko xedean egileak erabili dituen itzalak. (Mikel Lertxundi)
Bibliografia hautatuta
- Lasterra, Crisanto de. Museo de Bellas Artes de Bilbao : catálogo descriptivo : sección de arte antiguo. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1969. p. 173, n° cat. 29-a. (Con el título Estudio de ropajes, y atribuido a Francisco Bringas)
- Encina, Juan de la. Francisco Bringas. Durango, Museo de Arte e Historia, 1985. p. 6.
- Dibujos, grabados y acuarelas [del] siglo XIX : de Goya a Benlliure : colección Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2007. pp. 62, 64-65, n° cat. 209.