Argizaiola - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Argizaiola

Basterretxea, Nestor

Bermeo, Bizkaia, 1924/03/06 - Hondarribia, Gipuzkoa, 2014/07/12

Haritza

45,7 x 64,7 x 40,2 cm

1973

14/17

Basterretxeak egindako bi argizaiol-eredu daude. Bata horizontala da, eta bestea bertikala. Obra hau eredu horizontaleko argizaiola da. Forma bolumetriko beltz bat da, eta ematen du bertan epidermisa erauzi dela eta "haragi" zerrenda bat utzi dela agerian. L.P. Peña Santiago etnografo eta mendizalearen arabera, argizaiola erlijio-erabilerako tresna da, historiaurreko sustraiak ditu, gero erritual kristauan barneratu zen, eta euskal talde etnikoaren ezaugarri nabarmenak ditu. Bolumen beltza eta trinkoa da, artistaren bolumetrien forma-estiloan ohikoa den moduan.

Forma estutua du, eta ildo artekatu batzuk ditu agerian; artistak dioenez, ildo horietatik "argizaria eroriko zen". Egiturari dagokionez, esan genezake hauxe dela Serie Kosmogonikoa lan osoko eskulturarik eta arkitekturarik "petoena". Basterretxeak berriz joko du obra honen bila, eta bere egituran oinarritutako marrazki bat egingo du, baina beste testuinguru batean jarriko du, materialen erabilerari eta eginkizunari dagokienez: "arkitektura-argizaiola". Artistak duen ekoizpen-metodo nagusietako bat honako hau da: marrazki bat birziklatzea eta eskultura gisa eraberritzea, eta, hortik abiatuta, arkitektura bilakatzea. Ildo horretan, Oteizaren Kutxa metafísikoa lana proposatu zuen Bilboko Sabin Etxeko arkitektura gisa --azkenean burutu ez diren hainbat proiekturen artean--, kasu horretan Oteizarekin batera lankidetzan arituta.

Zirriborroaren izenburua hau da: La Argizaiola horizontal, como casa (1973-99). Horri dagokionez, artistak hauxe idatzi zuen: "Argizaiola horizontal lana eskultura gisa sortu nuen, argi eta garbi. Baina ordurako, 1973. urterako, etxe gisa ikusten nuen. Niretzako moduko etxe gisa. Ziurrena, hauxe da Serie Kosmogonikoa laneko pieza guztien artean dagoen obrarik arkitektonikoena. Ia-ia eraikin bat da. Goian, argi-kanoi batzuk daude. Piezaren zati handi bat zur beltzezkoa da; nik uste nuen beharbada beirak izango zirela, beira ilunak, eta zuraren koloreko zatiak, berriz, hormigoi itsuz moldeatutako forma batzuk". [Peio Aguirre]

Bibliografia hautatuta

  • Nestor Basterretxea : Euskal Serie Kosmogonikoa = Serie Cosmogónica Vasca [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. pp. 84-87, sin n° cat.
  • Basterretxea [Cat. exp.]. Bayonne, Musée Basque et de l'histoire de Bayonne, 2010. pp. 34-35, 124, n° cat. 34.
  • Amón, Santiago. "Néstor Basterretxea", Nueva Forma, n° 94. 1973. p. 62.
  • Néstor Basterretxea : forma y universo [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2013. p. 129.
  • Viar, Javier. Historia del arte vasco : de la Guerra Civil a nuestros días, 1936-2016. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2017. pp. 143-147.
  • Después del 68 : arte y prácticas artísticas en el País Vasco, 1968-2018 [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. p. 144, il.