Bilduma online eta irudien salmenta

Arashi Rikan II.a aktorea
Hokuei, Shunkosai
Japonia, aktibo 1824 eta 1837 bitartean
Inprimatze xilografikoa koloretan paperean
36,4 x 25,2 cm
Shunkosai Hokuei ga
1832
XIX. mendearen bigarren laurdena
82/755
María de Arechavaleta andrearen dohaintza, José Palacio jaunaren bildumakoa 1953an
Hokuei artistaren kalitate handieneko obretako bat da honakoa. Aipatu artista Osakako kabuki antzezlanetako antzezlarien luxuzko irudietan zegoen espezializatuta. Arashi Rikan II.a (1788-1837) antzezlari handia da protagonista bere antzezlan ikusgarrienetako batean, Danshichi Kurobei hiltzaile odolzalearena egiten du. Arashi Rikan II.a aztoratuta ageri zaigu, katana ahoan eta soina biluzik, suge bat tatuatuta duela. Bularraldeko sugarra kabuki antzerkiak erabiltzen duen modua da pertsonaiak sentitzen duen herra adierazteko. Hondo beltz eta trinkoaren aurrean aipagarria da aurpegiaren espresioa, begiak beren lekutik irten beharrean, Arashi Rikan II.aren interpretatzeko iaiotasuna agerian utzirik. Bestalde, erdi ezkutaturik, Rikanek berak tinta ilunaz idatzitako eta sinatutako poema bat irakur daiteke.
1697an Sakai hirian egiazki gertatutako hilketa batean oinarritzen da Danshichi gaizkinaren pertsonaia (otokodatea). Gertaera horretan oinarritu zen XVIII. mendearen erdialdeko Natsu Matsuri Naniwa Kagami antzezlana, bunraku txotxongiloen bidez antzeztekoa eta geroago kabukirako eta Danshichi protagonista zakarra izango zuten beste antzezlanetarako bertsio bihurtua. Zoruan lokatzezko oinatzak ikus daitezke, antzezlanaren azkeneko ekitaldiko borroka latzaren lekukotasunak (Danshichik hil egin zuen bere aitaginarreba). Otokodateak, beren tatuaje deigarriekin, geroagoko yakuza edo japoniar mafiaren aurrekaritzat hartuak dira. (David Almazán, 2014)
Bibliografia hautatuta
- Arte japonés y japonismo [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. pp. 322-323, n° cat. 97.
- Mas allá del negro : el grabado en color en la colección del Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2017. pp. 26, 41, 99, n° cat. 11.