Bilduma online eta irudien salmenta
Apaingelarako kutxa, familiako blasoiekin
Anonimo japoniarra. XVIII. mendea
Lakatua
5,2 x 6,3 x 6,3 cm
XVIII. Mendea
82/1094
María de Arechavaleta andrearen dohaintza, José Palacio jaunaren bildumakoa 1953an
Kabuse-buta sistemaz landutako kaxa txikia, eta beraz, gorputza baino handiagoa du estalkia, zati handi batean estaltzen du. Apain mahai bateko objektuetako bat izan zitekeen. Urre hautsaz (nashiji) trinko tantotutako hondoaren gainean ageri dira dekoraziozko motiboak, landareak eta loreak, horiek ere makie teknikari jarraiki urre kolorekoak direla. Urreliliaren eta peoniaren loreak nabari dira, eta horien artean bi familiaren heraldikak edo mon direlakoak. Horietako bat, jatorri inperialekoa, go-shichi-no-kiri izenaz ezagutzen den paulowniaren aldaera bat da, bost eta zazpi lore dituen paulownia esan nahi du. XVI. mendeko azken hamarraldietan Japonia elkartu zuen agintari Toyotomi Hideyoshik inperioaren baimena lortu zuenez geroztik, Edo Aroko jauntxo askok lortu nahi izan zuten familia heraldika bihurtu zen. Beste heraldikan aurrez aurre jarritako bi txantxangorri ikus ditzakegu banbu nanoaren (sasa) hostoen artean, multzoa zirkulu batean bildua. Takemaru-nimukai-suzume deritzona da. Urrez tantotuta du barruko aldea (nashiji).
Bi heraldika horiek salatzen dute kaxa hau ezkontza bat tarteko landua dela, hots, emaztegaiaren ostilamendua osatuko zuen objektua dela. Oso kalitate onekoa da, eta beraz, Edo Aroko samurai mailako emakume gazte batentzako izango zen. (Yayoi Kawamura, 2014)
Bibliografia hautatuta
- Pereda, Arantxa. La Colección Palacio : arte japonés en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1998. p. 89, n° cat. 58.
- Arte japonés y japonismo [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. pp. 383-384, 528, 533, 535, n° cat. 116.