Bilduma online eta irudien salmenta
Apain-orrazia, peonia eta tximeletekin
Anonimo japoniarra. XIX. mendearen amaiera-XX. mendearen hasiera
Lakatua
6 x 13,4 x 0,9 cm
XIX-XX. Mende amaiera
82/1025
María de Arechavaleta andrearen dohaintza, José Palacio jaunaren bildumakoa 1953an
Arku beheratuaren formako peineta edo apain orrazia. Laka beltzez tratatuta dago azala, gainetik laka gorria erantsi zaio, eta gainean, dekoraziozko motibo gisa, peonia bat bere lore joriarekin inguruan tximeletak dituela. Makie teknikarekin (urre hautsa), urrezko tantotuekin (nashiji-e) eta nakarrezko inkrustazioekin (raden) landuta dago dekorazioa, azken horiek hosto eta tximeleta batzuetan baliatu dituela egileak. Oso peineta eredu arrunta da, halakoak ugari dira Europan XIX. eta XX. mendeetan osatutako bildumetan. (Yayoi Kawamura, 2014)
Bibliografia hautatuta
- Arte japonés y japonismo [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. pp. 469, 529, 530, 536, n° cat. 175.
- Bilboko Museoaren alfabetoa = El alfabeto del Museo de Bilbao = The alphabet of the Bilbao Museum = L'alphabet du Musée de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 148-149, n° cat. 79.