Antonio de Barandiaranen erretratua - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Antonio de Barandiaranen erretratua

Irureta Artola, Pedro Alejandrino

Tolosa (Gipuzkoa), 1851 - Donostia, 1912/08/27

Olioa mihisean

100,5 x 79,5 cm

A. Irureta ((ezkerreko beheko angelua)ezkerreko behe-angelua

1902

02/280

Jorge de Barandiarán jaunaren dohaintza 2002an

  • Antonio de Barandiaránen erretratua lanak bere bi zeregin nabarienekin dauka zerikusia, burgesia donostiarraren erretratugilea eta pintura-irakaslea izan zelako. Hain zuzen ere, industrialari ospetsua ez ezik, bere ikaslea ere izan zen margolanean lasai-lasai paratzen den gaztea. Barandiaranek jabetzako erregistratzailea izateko ikasketak amaitu zituenean, aitak urte sabatikoa oparitu zion Parisen, eta, 1905. urtean, Julian Akademiara joan zen pintura ikasten jarraitzeko. Modu paradigmatikoan, Irureta generoan nola moldatzen zen erakusten digu erretratuak, eta, horretarako, Madrilen bere maisua izan zen Federico de Madrazok hedatutako formulak erabili zituen. Margolanak monokromo samarrak dira, eta verismoz irudikatutako pertsonaia atzealde neutroan nabarmentzen da. Bizitzako azken urtean, zenbait ezbehar gertatu zitzaizkionez, Iruretak burua galdu zuen. Horrez gain, erabat lur jota geratu zen, lagun mina zuen José Echenagusía margolaria hil zenean. Iruretak Echenaren omenezko erakusketa antolatzen lagundu zuen arren, erakusketa ireki zen egunean bere burua bota zuen tailerreko leihotik behera. (Mikel Lertxundi)

Bibliografia hautatuta

  • . Donostia-San Sebastián, Kutxa Fundazioa = Fundación Kutxa, 2001.
  • De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. pp. 362-363, n° cat. 72.
  • Guía Artistas Vascos. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. p. 31.
  • Gida Euskal Artistak. Bilbao, Bilboko Arte Eder Museoa, 2008. p. 31.
  • Guide Basque Artists. Bilbao, Bilbao Fine Arts Museum, 2012. p. 31, n° cat. 12.