Andrearen erretratua - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Andrearen erretratua

Loo, Louis-Michel van

Toulon (Frantzia), 1707 - Paris, 1771/03/20

Olioa mihisean

91,5 x 73,4 cm

Van Loo (eskuinaldeko erdigunean)

1756

86/1

1986an eskuratua

Margolan hau Van Look margotu zuen, Parisen, Espainiako gortetik itzuli eta lau urtera. Sentiberatasun handiko erretratua egiten dio dotore jantzitako dama bati. Verismo handiz margotu zuen aurpegia, pertsonaiaren psikologia islatzeko ahaleginean; haren aurpegian agertzen diren koloreek oso modelatu arina dute, gardenki zoliei esker. Bestalde, Van Look arreta berezia jartzen du eskuetan; zehaztasun handiz margotu zituen, eta margolariaren trebetasunaren adibide garbia dira. Soinekoaren zetazko muare urdinak, parpailek, begiztek eta harribitxiek aditzera ematen dute emakumezko hau XVIII. mendearen bigarren erdialdeko Parisko burgesia aberatseko kide zela, hau da, Luis XV.aren erregealdiaren eta rococo estiloaren goreneko aldikoa.

Van Loo holandar jatorriko artista-familia bateko kidea izan zen, eta Jean-Baptiste aita izan zen bere lehenengo maisua. Parisko Errege Akademian jarraitu zuen ikasten, eta hango irakasle izan zen geroago. Hasieran, Rigauden oinarriei jarraitu zien bere erretratuetan, eta, ondoren, gorteko gustuen araberako estiloarekin lortu zuen ospea. 1737 eta 1752. urteen bitartean, San Fernandoko Akademiaren zuzendaria izan zen, eta Felipe V.aren gorteko margolaria, Madrilen. Parisera itzuli zenean, Luis XV.aren eta haren familiaren erretratuak egin zituen. Frantziako errege-erreginen erretratugile gisa lortu zuen ospearen ondorioz, bezero ugari lortu zituen Parisko burgesiako eta aristokraziako kideen artean. [Ana Sánchez-Lassa]

Bibliografia hautatuta

  • Musée des Beaux Arts de Bilbao : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. p. 81.
  • Bilbao Fine Arts Museum : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. p. 81.
  • Luna, Juan José. "Louis-Michel van Loo : miscelánea pictórica", Urtekaria 1987 : asterlanak, albistak = Anuario 1987 : estudios, crónicas. 1988. pp. 7-17.
  • Tesoros del Museo de Bellas Artes de Bilbao : pintura, 1400-1939 [Cat. exp.]. Madrid, El Viso, 1989. pp.76-772, n° cat. 22.
  • Gállego, Julián. "Bilboko Arte Ederren Museoak eskuratutako antxinako artelanak, 1980-1992 = Adquisiciones de arte antíguo en el Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1980-1992 [Folleto]", Guía de Exposiciones, n° 181. 1993. n° cat. 9.
  • Zugaza, Miguel ... [et al.]. Museo de Bellas Artes de Bilbao : maestros antiguos y modernos. Bilbao, Fundación Bilbao Bizkaia Kutxa = Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioa, 1999. p. 137.
  • Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. p. 81.
  • Musée des Beaux Arts de Bilbao : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. p. 81.
  • Bilbao Fine Arts Museum : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. p. 81.
  • Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2011. p. 81, n° cat. 55.
  • Bilboko Arte Ederren Museoa : gida. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2012. p. 81, n° cat. 55.