Amatasuna - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Amatasuna

Larroque, Ángel

Bilbao, 1874/09/06 - Bilbao, 1961/01/22

Olioa mihisean

129 x 201 cm

A. Larroque (eskuineko beheko angelua)

1895

82/109

Bilboko Udalaren ekarpena 1924an

21 urte zituela egindako margolana da, Paristik Neska katuarekin (82/108 inb. zenb.) lanarekin batera bidalia Bilbora. Larroque 1893. urtean iritsi zen Frantziako hiriburura, eta Eugène Carrière margolariaren akademiako ikasle gisa eman zuen izena, haren begiratzeko eta margotzeko modu gozo eta arinez inguratzeko asmoz. Nolabaiteko paralelismoa dago Larroqueren gaztetako margolanen eta Carrièreren lan helduen artean, baina ez bakarrik etxe barruko eszenetan, ama eta seme-alabez beteak zeudenak, baita horma eta lurretako gris eta okreen bitartez lortutako sakontasun espazial lausoetan ere. Carrièrek, gainera, beste osagai bat eskaini zion Larroqueri: osagai sinbolista. Frantsesak, literalki fantastikoa zenetik eta kriptikoki mitologikoa zenetik urrun, eguneroko naturari buruzko Freuden aurreko mezuak xuxurlatzen zituen, fikziozko kontakizun epikoak edo dramatikoak eraiki beharrik gabe.

Thonnet estiloko sofa batean etzanda, gorputz osoa estaltzen dion soineko gorri batez jantzitako emakume batek kuxin zuri handi batean bermatzen ditu bizkarra eta burua. Gorputzaren gainean haur bat du, lotu gabe dagoen jaka txuri batez jantzita, besterik gabe. Esna dago, begi beltzak erabat irekita ditu, eta ikusleari begira dago, zuzeneko komunikazioa edukitzeko zain. Haurra, aldiz, lo dago, gorputza makalduta du, eta bere biluztasuna erakusten du, naturaltasun xaloaz. Aipamen sexual sakonenak zeharkakoak dira. Haurraren bitartez emakumearen sexualitatea aipatzen da, amaren sexualitatea eta adi dagoen sexualitatea; soineko gorriak haragiari dei egiten dio, estaltzen duen haragiari hain zuzen ere. Jarrerak, etzanda eta eskuineko besoa buru atzean duela, sexu harremana gogorarazten du, eta horretara ere gonbidatzen du, nahiz eta haur txikia bertan lo egon, izan ere, harreman horien emaitza gisa erakusten baita. Kuxina purutasun aureola bat da, emakumearen ile beltzak eta haragizkotasun gorrixkak zulatua; masailetako gorrimin sutsu eta odol-kolorekoaren bitartez intentsitate handia hartzen du haragizkotasunak.

«Batzuetan, haurrek biluzik egiten dute lo amaren altzoan (ezkondu perfektua gainditzen duen hogei urteko ama bat), eta, amets baten jario lasaigarri baten antzera, margolariak argi aratzez bustitzen ditu burutxo leun eta distiratsuak, gauzak urrezko mihiaz miazkatzen dituen argiaz». Biluztasuna, sexualitate erreproduktiboa, gaztetasuna, lo lasaigarria, haragi leuna, miazkatzen duen mihia, amaren altzoa..., Juan de la Encinak, horren jakitun izan gabe ere, lan honen giltzarri sakon eta sinbolikoak aipatu zituen.

Diagonaletik begiratuta, eszena etxeko giroan gertatzen da, baina okre koloreko lurra eta loredun ehun batez estalitako horma baino ez dagokie giro horri. Thonneten egur egituraren bilakaerak ildo arabesko zabalak sortzen ditu goiko aldean, eskuinean, gorputz etzanetatik sortzen direnak, artifizio handiko atzealde loredunean garatzen diren ametsen antzera, beren baitara itxiz. (Javier González de Durana)

Bibliografia hautatuta

  • 50 años de pintura vasca, 1885-1935 [Cat. exp.]. Madrid, Ministerio de Educación y Ciencia, 1971. n° cat. 17.
  • 50 años de pintura vasca, 1885-1935 [Cat. exp.]. San Sebastián, Museo de San Telmo, 1972. s. p., n° cat. 54.
  • Marrodán, Mario Ángel. Los pinceles de Vasconia. Bilbao, La Gran Enciclopedia Vasca, 1974. p. 59.
  • Exposición homenaje al pintor Ángel Larroque, 1874-1961 [Folleto]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1974. s. p., n° cat. 5.
  • Marrodán, Mario Ángel. Los pinceles de Vasconia. Bilbao, La Gran Enciclopedia Vasca, 1974. p. 269.
  • Larroque [Folleto]. Madrid, Patronato Nacional de Museos, 1976. p. 10, n° cat. 6.
  • Bengoechea, Javier de. Museo de Bellas Artes, Bilbao. Bilbao, La Gran Enciclopedia Vasca, 1978. p. 20.
  • Bengoechea, Javier de. Catálogo de arte moderno y contemporáneo del Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao, Banco de Vizcaya, 1980. p. 75. (Con el título Maternidad).
  • Llano Gorostiza, Manuel. Pintura vasca. Bilbao, Editorial Neguri, 1980. p. 110
  • Nosotros los vascos : arte IV : del neoclasicismo a las tendencias modernas del arte. Donostia-San Sebastián, Lur, 1989. p. 228.
  • Arnáiz, José Manuel [dir.]. Cien años de pintura en España y Portugal, 1830-1930. Madrid, Antiquaria, vol. IV, 1990. p. 239.
  • Castañer López, Xesqui. La imagen de la mujer en la plástica vasca contemporánea, s. XVIII-XX : aproximación a una metodología del género. Bilbao, Universidad del País Vasco = Euskal Herriko Unibertsitatea, 1993. p. 70.
  • Tradition and modernity in basque painting, 1880-1939 = Tradición y modernidad en la pintura vasca, 1880-1939 [Cat. exp.]. Southampton ; Bilbao, Southampton City Art Gallery ; Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1997. pp. 36, 73, 116, n° cat. 15.
  • Pintura simbolista en España, 1890-1930 [Cat. exp.]. Madrid, Fundación Mapfre, 1997. pp. 106-107.
  • Juan de la Encina y la trama del Arte Vasco [Folleto]. Bilbao, Museo de Bellas Artes, 1998. s. p.
  • Zugaza, Miguel ... [et al.]. Museo de Bellas Artes de Bilbao : maestros antiguos y modernos. Bilbao, Fundación Bilbao Bizkaia Kutxa = Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioa, 1999. pp. 156-157
  • "El retrato en el Museo de Bellas Artes de Bilbao = Erretratua Bilboko Arte Eder Museoan", Guía de Exposiciones, n° 293. 2000. n° cat. 30.
  • Emakumearen irudia : bestelako begiratu bat = La imagen de la mujer : otra mirada [Cat. exp.]. Vitoria-Gasteiz, Diputación Foral de Álava, 2003. pp. 60-61.
  • Ángel Larroque : un pintor, el olvido y la memoria [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2003. pp. 22-23, 27, 66, 70, 81-83, 92, 94, 97-99, 107, n° cat. 1.
  • Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. p. 141.
  • Musée des Beaux Arts de Bilbao : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. p. 141.
  • Bilbao Fine Arts Museum : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. p. 141.
  • De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. p. 539-541. N° cat. 121
  • Guía Artistas Vascos. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. pp. 64-65.
  • Entre dos siglos : España 1900 [Cat. exp.]. Madrid, Fundación Mapfre, 2008. p. 81.
  • Gida Euskal Artistak. Bilbao, Bilboko Arte Eder Museoa, 2008. pp. 64-65.
  • Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2011. p. 142, n° cat. 99.
  • Bilboko Arte Ederren Museoa : gida. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2012. p. 142, n° cat. 99.
  • Guide Basque Artists. Bilbao, Bilbao Fine Arts Museum, 2012. pp. 63-64, n° cat. 29a.
  • Bilbao Fine Arts Museum : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. p. 142.
  • Musée des Beaux Arts de Bilbao : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. p. 142.
  • 110 Años 110 Obras [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 168-169, sin n° cat.
  • 110 Ans 110 Oeuvres [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 168-169, sin n° cat.
  • 110 Urte 110 Artelan [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 168-169, sin n° cat.
  • 110 Years 110 Works [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 168-169, sin n° cat.
  • Bilboko Museoaren alfabetoa = El alfabeto del Museo de Bilbao = The alphabet of the Bilbao Museum = L'alphabet du Musée de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 275, 281, n° cat. 156.