Ama Birjinaren jaiotza - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Ama Birjinaren jaiotza – 69/302

Anonimo espainiarra

XVII. mendearen azken herena

Olioa oholean

52 x 69 cm

69/302

Rafael de Echevarría y Azcárate jaunaren dohaintza 1915ean

Irudikatzen den gaia eta obraren forma oktogonala aintzat hartzen baditugu, Italian desco da parto esaten ziotena izan liteke taula hau, hau da, erditu berri ziren emakumeei beren seme-alabaren jaiotza ospatzeko oparitzen zieten azpila. Italian mitologiaren edo historiaren alorreko gaiak aukeratzen bazituzten ere, Sevilla inguruko margolan batera eramaten gaitu erlijioaren alorreko eszenaren irudi honek, Ama Birjinaren jaiotzak; eta margolanaren estiloak ere bai. Bestalde, gai hau, Ama Birjina Sortzez Garbia, jatorrizko bekatuaren orbanez libre, estu lotuta dago Kontrarreformaren dotrinekin.

Lan honetan etxeko giroa birsortu du artistak, garaiko eguneroko elementu batzuk azaldu ditu, esate baterako, ohea eta ohezerua, sutontzia, oihalak, haurrarentzako troxa, sehaska eta ontziak bete elikagai. Hondoan ikusten dugun iturria da, ate irekitik harago dagoen iturria, Ama Birjinarekin eta hain zuzen ere Ama Sortzez Garbiarekin zerikusia duen adierazle ikonografiko bakarra. [Ana Sánchez-Lassa de los Santos, 2002]

Bibliografia hautatuta

  • Plasencia, Antonio. Catálogo de las obras de pintura y escultura del Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao, Imprenta Provincial, 1932. p. 42, n° cat. 160. (Con el título El nacimiento de la Virgen, y como Anónimo sevillano del siglo XVII)
  • Villanueva Edo, A. "Medicina e Historia en el Museo de Bellas Artes de Bilbao", Gaceta médica de Bilbao, n° 7-8. 1978. pp. 629-631, 651-657, il.
  • Lasterra, Crisanto de. Museo de Bellas Artes de Bilbao : catálogo descriptivo : sección de arte antiguo. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1969. p. 135, n° cat. 302. (Con el título El nacimiento de la Virgen, y atribuido a ANÓNIMO ESPAÑOL DEL SIGLO XVII).