Bilduma online eta irudien salmenta
Ama Birjinaren iragaitza – 96/6
Anonimo alemaniarra
XV. mendearen amaiera-XVI. mendearen hasiera (mendebaldeko Bavaria?)
Ezki-egurra
106,5 x 100 x 4 cm
c. 1500
96/6
1996an eskuratua
Mariaren heriotzaren berririk ez da ageri Bibliako testuetan. Hala ere, ohiko gaia zen XV. mendeko Alemaniako artean; horren erakusgarri dira une horrek Mariaren zikloetan duen garrantzia eta Ama Birjina sortzez garbiarekiko sinesmen katolikoa, zeina izan baitzen haren gorputza zeruetara igotzeko arrazoia. Gai hau ardatz duten obretan, obra egin zen garaiko dirudunen etxeetako giroa agertzen da. Elezaharrak dioenez, gertaera hura bertatik bertara ikustera joateko deia jaso zuten apostoluek, eta mirariz iritsi ziren une hartan predikatzen ari ziren urruneko lurraldeetatik; otoitzean, irakurtzen eta hilurrenei laguntzeko eginkizunetan ageri dira. Erliebe honetan, San Joan eta San Pedro ageri dira; baita, seguru asko, San Lukas ere. Ebanjelari eta sendagilea hamabi apostoluen taldearekin agertzen da, garai bereko beste obra batzuetan bezala.
Erliebe hau, ziurrenik, erretaula handi bateko barne ateetakoa da; hain zuzen ere, Ama Birjinaren bizitzako irudiak islatzen zituzten lau erliebeko ziklo baten azken eszena izan liteke. Era berean, pentsatzekoa da erretaularen kutxan santuen irudiak edo Ama Birjinaren koroatzea agertuko zirela. Atzeko aldetik margotutako ohol batean muntatuta zegoen erliebea, baina, gaur egun, ohola identifikatu gabe dago, erretaularen gainerako pieza guztiak bezala. Gainaldea lantzeko modua eta beste xehetasun batzuk kontuan hartuta, begi bistakoa da lan polikromatua zela, garai hartako eskultura alemanean ohikoa zenez. Era berean, erliebearen hondoko beirateen atzean gainazal urre koloreko edo margotu bat egongo zela ondoriozta daiteke. Alemanian, Lutherren erreformaren garaira bitartean, eliz urteko ospakizun handietan besterik ez zituzten irekitzen erretaulen ateak, barneko apainduretan aplikaturiko urre ugaria abarmentzeko. Kalitate goreneko erliebea da, Bavaria ekialdean zizelkatua; seguru asko, Landshut, Passau eta Salzburgo hirien arteko lekuren batean. (Matthias Weniger)
Bibliografia hautatuta
- La paz y la guerra en la época del Tratado de Tordesillas [Cat. exp.]. Madrid, Electa, 1994. p. 192.
- Zugaza, Miguel ... [et al.]. Museo de Bellas Artes de Bilbao : maestros antiguos y modernos. Bilbao, Fundación Bilbao Bizkaia Kutxa = Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioa, 1999. p. 72.
- Zugaza, Miguel ... [et al.]. Maestros antiguos y modernos en las colecciones del Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2001. p. 24.
- Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. p. 23.
- Musée des Beaux Arts de Bilbao : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. p. 23.
- Bilbao Fine Arts Museum : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. p. 23.
- Weniger, Matthias. "Ama Birjinaren iragaitza eta Santa Ana, Ama Birjina eta Haurra : Alemaniako bi lan gotiko berantiar, Bilboko Arte Eder Museoan = La Dormición de la Virgen y Santa Ana, la Virgen y el Niño : dos obras tardogóticas alemanas en el Museo de Bellas Artes de Bilbao = The Dormition of the Virgin and Saint Anne, the Virgin and Child : Two Late Gothic artworks from Germany at the Bilbao Fire Arts Museum", B'08 : Buletina = Boletín = Bulletin, n° 4. 2009. pp. 15-65.
- Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2011. p. 22, n° cat. 11.
- Bilboko Arte Ederren Museoa : gida. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2012. p. 22, n° cat. 11.
- Musée des Beaux Arts de Bilbao : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. p. 22.
- Bilbao Fine Arts Museum : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. p. 22.
- 110 Years 110 Works [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 44-45, sin n° cat.
- 110 Años 110 Obras [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 44-45, sin n° cat.
- 110 Ans 110 Oeuvres [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 44-45, sin n° cat.
- 110 Urte 110 Artelan [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 44-45, sin n° cat.