Bilduma online eta irudien salmenta
Ama Birjina zutik, Haurrarekin
Anonimo frantsesa
XIV. mendearen bigarren laurdena
Kareharria polikromia arrastoekin
118 x 33 x 25 cm
69/415
1956an eskuratua
Andre Maria zutik eta Umea besoetan irudikatzen duten lehen eskulturak XIII. mendeko amaieran sortu ziren, eta gehienak Frantziako katedral gotiko garrantzitsuenetako maineletan jarri zituzten. Prototipoa Pariseko Notre-Dame elizako mendebaldeko fatxadako irudia izan zen, eta garai hartako beste eskola europar batzuek eredutzat hartu zuten. Gaur egun, ez dago irudi hori.
Andre Maria ez da Kristoren Maiestatearen tronu erromanikoa, semearekin komunikatzen den ama baizik. XIII. mendeko Frantziako Gorteko jantziak ditu; dagoeneko zaharkituta badago ere, lana margotu zen garaikoa baino soilagoa eta plastikoagoa da. Piezaren data aurreratua da, XIV. mendearen erdialdekoa, hain zuzen ere, Mariaren mantuaren posizioak adierazten duen bezala. Izan ere, gerriaren bi aldeetan batuta geratzen denez, uve itxurako tolestura sortzen da aurreko aldean. Eskuineko oina nola duen jarrita kontuan hartuta, gorputza kurbatuta agertzen da. Eskuineko eskuan, eukaristiako ardoaren sinboloa den mahats-mordoa dauka, eta Haurrak bertarantz luzatzen du eskuineko eskua, sakrifizioa onartzen duela adierazteko. Bien bitartean, lurbira du ezkerreko eskuan. Fintasuna, tolesturak egiteko modua eta Andre Mariaren aurpegiaren errealismoa kontuan hartuta, pieza honek Frantziako Borgoinako eskulturarekin du zerikusia. Oraindik, polikromiaren zati bat dago agerian, eta, atzeko aldean ere zizelkatu egin zutenez, seguruenik ez zen mainel batera atxikita egongo, elizaren barruko aldean baizik. [Ana Sánchez-Lassa]
Bibliografia hautatuta
- Lasterra, Crisanto de. Museo de Bellas Artes de Bilbao : catálogo descriptivo : sección de arte antiguo. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1969. p. 167, n° cat. 415. (Con el título Virgen con el Niño, y como Anónimo Francés del siglo XIV)
- Ara Gil, Julia. "Imágenes Góticas de la Virgen de procedencia francesa en el Museo de Bellas Artes de Bilbao", Urtekaria 1990 : asterlanak, albistak = anuario 1990 : estudios, crónicas. 1991. pp. 7-21.
- Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. p. 16.
- Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2011. p. 14, n° cat. 3.
- Hay más en ti : imágenes de la mujer en la Edad Media, siglos XIII-XV [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2011. pp. 219-221.
- Bilboko Arte Ederren Museoa : gida. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2012. p. 14, n° cat. 3.
- Bilbao Fine Arts Museum : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. p. 14.
- Musée des Beaux Arts de Bilbao : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. p. 14.
- 110 Years 110 Works [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 30-31, sin n° cat.
- 110 Años 110 Obras [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 30-31, sin n° cat.
- 110 Ans 110 Oeuvres [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 30-31, sin n° cat.
- 110 Urte 110 Artelan [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 30-31, sin n° cat.