Ama Birjina Umearekin, patio batean - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Ama Birjina Umearekin, patio batean

Meckenem, Israel van

Meckenheim (Alemania), , 1440/1445 - Bocholt (Alemania), 15/03/1503

Xixela tanta gardenezko paperean

14,78 x 11,1 cm (moztuta)

1470-1500

82/821

María de Arechavaleta andrearen legatua, José Palacio jaunaren bildumakoa, 1954an

Jane Campbellen arabera, Abesti Ederrenaren hortus conclusus (lorategi itxia) delakoarekin eta Ezekielen ikuspenaren araberako porta clausa (ate itxia) delakoarekin dago lotuta grabatu honen ikonografia. Domingotarrei esker oso ezagun bihurtu zen Apaltasunaren italiar Madonarekin lotzen da ikonografia hori. Era berean, Ezekielen profeziarekin lotzen da grabatuan ageri den zuhaitza, haren testuak Mariaren apaltasunari eta birjintasunari egiten baitie erreferentzia. Grabatuaren estiloak, Meckenemek Schongauerri hartzen dionak, Madona xume horren apaltasunaren zentzua emendatu egiten duten harmonia eta mehetasuna erakusten ditu, Colmarreko artista handiari berezkoak zaizkion ezaugarriak baitira horiek. (Concha Huidobro, 2005)

Bibliografia hautatuta

  • Catalogue des estampes et des livres sur les arts. Vente Hotel Drouot, 13-14/05/1925. n° cat. 88.
  • Dibujos y grabados, siglos XV-XVIII : colección Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2005. pp. 20-23.
  • Goya : estampas de invención : Caprichos, Desastres, Tauromaquia y Disparates [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2012. pp. 49-50.
  • Pinturas traducidas : el grabado de reproducción en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 18, 44-45, 96, n° cat. 1.
  • Lasterra, Crisanto de. Museo de Bellas Artes de Bilbao : catálogo descriptivo : sección de arte antiguo. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1969. p. 176, n° cat. 47-a. (Con el título Virgen sentada con el Niño, y atribuido a Israel Van Meckenen)