Ama Birjina Haurrarekin - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Ama Birjina Haurrarekin

Sarnelli, Antonio

Napoli (Italia), 1742-Napoli (Italia), 1793

Olioa mihisean

79,5 x 63 cm

69/29

Gregorio de San Pelayo jaunaren legatua 1928an

Aurrez aurre dago irudia, gorputz erdia agerian, Ama Birjinak Haurra lotan du magalean, haurraren burua besagainean pausatua. Jesus biluzik dago oihal zuri baten gainean. Mariak muturretako batetik heltzen dio oihalari, Jesus hiltzean bilduko duten hil oihala aurreirudikatuz. Ama Birjinak mantu urdina eta tunika arrosakara daramatza, alkandoraren ertza hartatik agertuz, buruan, berriz, buruzapi horixka. Begirada malenkoniatsuarekin begiratzen dio semeari, izango duen zoriaren jakitun baita. Bi irudi eder horiek, leuntasunez landuak eta arinki forma emanak, hartzen dute oihalaren gehiena, eta hondo neutroan nabarmentzen dira, ikuslearen arreta haietan oinarritu dadin, gaiaz kanpoko beste inolako elementurik arreta galarazi gabe.

Pintura hau Francisco Bayeu-ren (Zaragoza,1734 - Madrid, 1795) obra gisa katalogatua sartu zen Museoan, baina geroago Antonio Sarnelli margolari napolitarrari egotzi zitzaion. Egileak jakin izan du eszenan dagoen emozio guztia transmititzen. (Ana Sánchez-Lassa de los Santos, 2005)

Bibliografia hautatuta

  • Plasencia, Antonio. Catálogo de las obras de pintura y escultura del Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao, Imprenta Provincial, 1932. p. 13, n° cat. 11. (Con el título La Virgen con el Niño, y atribuido a Francisco Bayeu)
  • Lasterra, Crisanto de. Museo de Bellas Artes de Bilbao : catálogo descriptivo : sección de arte antiguo. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1969. p. 13, n° cat. 29. (Con el título La Virgen con el Niño, y atribuido a BAYEU, Francisco).