Bilduma online eta irudien salmenta
Altos / de Vizcaya / Grandes viguetas de 320 a 600 m.m / Viguetas de alas anchas / para construcción de entramados metálicos
Cabanas Erauskin, Juan
Asteasu, (Gipuzkoa), 1907/06/22-Lima, 1979/03/18
Litografia paperean
32,9 x 23,1 cm
j. cabanas erauskin (behealdeko ezkerraldea)
c. 1934
08/229
2008an eskuratua
Interes handiko kartela da Juan Cabanas Erauskinek, fabriken munduarekin loturik, 1934. urtean Bizkaiko Labe Garaiak enpresarako egin zuena. Bere karteletan erakutsi zuen modernotasunagatik eta formak lantzeko modu berritzaileagatik nabarmendu zen artista hau, alderdi horiek argi asko ikus baitaitezke kartel honetan nahiz 1930eko Arkitektura eta pintura Erakusketarako egin zuenean (ikus Inb. zk. 82/2012). Oso bitxia da afixa honen planteamendu kontzeptuala; izan ere, alde batetik, argi eta garbi iragartzen ditu hegal zabaleko solibak, eta bestetik, haien egitekoa erakusten du modu subliminalean hondoko paisaia osatzen duten eraikinetan. Hau ez zen izan, ordea, Cabanas Erauskinek Bizkaiko Labe Garaiak enpresaren produktu bat iragarri zuen adibide bakarra, Bizkaiko Labe Garaiak / Xafla fin galbanizatua izenburukoa ere egin baitzuen, adibide hau bezalaxe, modernotasunagatik nabarmentzen dena. (Mikel Bilbao, 2011)
Bibliografia hautatuta
- Mensajes desde la pared : carteles en la colección del Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1886-1975 [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2015. p. 189, n° cat. 89.
- I Catálogo de Cartel Antiguo Vasco. Bilbao, Librería de Bilbao, 2007. p. 19. N° cat. 18
- Novecentismo y Vanguardia, 1910-1936 : en la colección del Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2009. pp. 404-405, n° cat. 148.
- Bilbao Salsidua, Mikel. Euskal kartelak 1902-1971 Carteles vascos. Gernika, Euskal Herria Museoa, 2012. p. 36.
- 1925-1936 : una modernidad singular, arte nuevo alrededor de San Sebastián = Modernitate bakan bat, arte berria donostiaren inguruan [Cat. exp.]. Madrid, San Telmo Museoa ; La Fabrica, 2016. pp. 95-96, il.