Bilduma online eta irudien salmenta
Albarelo – 82/1443
Alfar de Manises. XIV. mendearen amaiera eta XV. mendearen lehenengo laurdena
Valentzia
Erreflexu metalikozko zeramika
29,5 cm (altuera) 10 cm (ahoaren diametroa) 11 cm (oinarriaren diametroa)
c. 1395-1416
82/1443
1961ean eskuratua
Botikako ontzia edo potea, urre, kobre eta urdin biziko koloreekin dekoratua. Lepoan marra urdin lodiekin eta urre koloreko marra finekin osatutako sare itxurako dekorazioa. Karenaren gainean, marratxoen bidezko zerrenda bihurgunetsuak bereizirik, elkarren artean gurutzatutako lirio txikiak biltzen ditu. Ontziaren gorputzaren goiko zatian, marra urdin lodien artean, hosto urdin batzuk daude albotik irudikatuta urre koloreko hostoek eta zurtoin txikiek eratutako hondoaren gainean, tartean bost petalo dituen loreren bat. Beheko hurrengo zerrendan, perrexilen girlanda kiribilek inguraturik, dena urre kolorean. Hurrengo zerrendan, alafia urdin lodiak, lirioak biltzen dituzten laukiratzeak tartean. Bukatzeko, urre koloreko zerrenda lodi bat eta, azpian, oinaren gainean, eraztun zuria.
Okre/arrosa koloreko buztina, eztainu zuri apartsu batez estalia, kobre eta urre kolore biziz apaindua, oinean irisatua, goiko zatian izan ezik, eta dentsitate handiko urdin kobaltoa.
Barruko aldea ildaxkaz beterik du, esmaltez estalirik. Oinaren gainean ongi asko ikusten dira aiztoz egindako ebakiak. Pieza hau jarrera bertikalean landu eta erre zuten. (Jaime Coll Conesa, 1990)
Bibliografia hautatuta
- Coll Conesa, Jaime. "La Loza Dorada de Manises en el Museo de Bellas Artes de Bilbao", Urtekaria 1990 : asterlanak, albistak = anuario 1990 : estudios, crónicas. 1991. p. 36.