Bilduma online eta irudien salmenta

Albarelo
Alfar de Manises. XV. mendearen lehenengo zatia
Valentzia
Erreflexu metalikozko zeramika
29 cm (altuera) 10 cm (ahoaren diametroa) 12 cm (oinarriaren diametroa)
c. 1416-1450
82/1442
1961ean eskuratua
Eskuz heltzea ahalbidetzen duen estugune bat du goiko karenaren ondoan.
Hostoren bidezko dekorazioak ez du ordenarik ez eta oreka ardatzik ere, baina margolariak, agian zergatik jakin gabe, orekaren ideia irudikatu zuen itxura batean dekorazioa urratzen duen marra bertikal urdin bat marraztuta. Hori eta estugunea Berpizkundeko ideiak dira.
Bibliografia hautatuta
- Coll Conesa, Jaime. "La Loza Dorada de Manises en el Museo de Bellas Artes de Bilbao", Urtekaria 1990 : asterlanak, albistak = anuario 1990 : estudios, crónicas. 1991. p. 40.