Aker Beltz - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Aker Beltz

Basterretxea, Nestor

Bermeo (Bizkaia), 1924/03/06-Hondarribia (Guipuzkoa), 2014/07/12

Haritza

210 x 58,3 x 42,5 cm

1972

11/13

Artistaren dohaintza 2011n

Akerbeltz "aker beltza" da, hau da, deabrua, ahuntz gisa berraragiztatuta. Arlo batzuetan, Mariren ordezkoa da. Akerbeltz numenak gurtzen duten tokiarekin du zerikusia; toki horrek Akelarre izena du, eta Basterretxearen serieko beste eskultura bat ere Akelarre da. Ama Lur filmean, Akerbeltz ahari baten itxurapean agertzen da. Bere anatomia mamu batena da, bere azalera laua beltza da (profilak eta ertzak alde batera utzita), eta eutsitako oldarkortasuna ematen du aditzera. Horrez gain, eskulturarik figuratiboenetako bat da, gorputz-atal gehienak ondo bereizten baitira. Bestalde, eskultura hau Europako Neolito Aroan sorburua duten jainko sekretuen adibide garbia dugu.

Erdia gizona eta beste erdia basatia den irudi hau antzinako garaietan gurtzen zuten. Gero, zurrumurru izugarrien zerrenda handiagotu zuen, sarritan zerbait egiteko asmoa kentzeko erabili zuten, beldurra zabaltzeko, baliabide ekonomiko gisa edota jendea kontuen egoerarekin ados egon zedin lortzeko. Adineko batzuek oraindik esaten dutenez, "deabru horiek guztiak bolbora iritsi zenean desagertu ziren".

Siluetak Pablo Gargallo-ren Gran profeta (1933) lanekoaren antz pixka bat du, antropomorfoa baita eta goiko besoa altxatuta baitu, baina honako hau bidimentsionalagoa da. Oso interesgarria da memoriak bereganatu dituen eta kontzientziaren arlokoak erabat ez diren eraginak Basterretxearengan ikuskatzea. [Peio Aguirre]

Bibliografia hautatuta

  • Reguera, Galder. "Centenario del Museo de Bellas Artes de Bilbao", Arketypo : revista de arte, arquitectura y diseño vasco, n° 13. 2009. p. 143.
  • Amón, Santiago. "Néstor Basterretxea", Nueva Forma, n° 94. 1973. p. 61.
  • Nestor Basterretxea : Euskal Serie Kosmogonikoa = Serie Cosmogónica Vasca [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. pp. 56-59, sin n° cat.
  • Basterretxea [Cat. exp.]. Bayonne, Musée Basque et de l'histoire de Bayonne, 2010. pp. 28-29, 124, n° cat. 28.
  • Viar, Javier. Historia del arte vasco : de la Guerra Civil a nuestros días, 1936-2016. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2017. pp. 143-147.