Aitorlekuan - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Aitorlekuan

Pinazo Camarlench, Ignacio

Valentzia, 11/01/1849 - Godella (Valentzia), 18/10/1916

Olioa oholean

25 x 22 cm

Y. Pinazo (eskuineko beheko angelua)

1871

82/473

Juan Ángel Larrea jaunaren legatua 1975ean

Koadro honetan apaiz zahar bat ageri da aitorlekuaren barruan, aurrean belauniko duen emakume bati absoluzioa edo bedeinkazioa ematen. Egia esan, erlijiosoaren aurpegia eta bere eskuen keinua dira konposizio honetako xehetasun protagonistak eta banakoenak, argi utzirik artistak zuen aurpegieraren karakterizaziorako interesa. Koadro hau lantzerakoan urrundu egin da era honetako konposizioek erakutsi ohi duten gehiegizko tipismotik eta pintoreskismotik, eta aldiz, faktore psikologikoak nabarmendu ditu halako karikaturizazio baten bidez. Erlijiosoa, on puska itxurako aurpegi lasaiarekin, bere lanbideak eskatzen dizkion egitekoetan ari da, betiere jarrera ulerkorra erakutsiz aitorlekuaren aurrean belauniko dagoen emakumearekiko.

Erlijiosoaren irudia, apaiz gisa nahiz fraide gisa, intereseko gaia izan zen garai hartako margolari askorentzat. Batzuetan, adimen argiko pertsona gisa aurkezten zituzten, behatzaile zorrotzak eta beren ingurua eta giza arima ondo ezagutzen zutenak, aitortzaren edo ikasketaren bidez eliztarrekin zuten zuzeneko tratuari esker; eta beste batzuetan, berriz, ironia eta sarkasmo handiagoz hartzen zuten, eta ondo edatearen eta ondo jatearen plazeren aditu gisa azaltzen zituzten. Pinazok irudi erlijiosoarekiko ulermen eta ironia sentimendua erakusten du gehiago; belauniko dagoen irudia bizkarrez aurkezten zaio ikusleari, burua makurtuarekin. Jantziak pintzelkada luze eta irregularren egin dira, Pinazok bereganatu zuen konposizio baten barnean zati zirriborratuak aurkezteko joera goiztiarra erakutsiz. Urte haietan zatikatuagoa zen Pinazok zuen Mariano Fortuny-ren (1838-1874) obraren ezagutza, eta Francisco Domingo Marqués (1842-1920) izan zen bere arreta eta interes handiena erakar zezakeen garai hartako tokiko artista, eta haren eragina nabari da bere obretan.

Era horretako erlijio gaia, eliza atze oihal gisa hartuta, behin eta berriro erabili zuen gaia izan zen, unibertso partikularra, haren interesa eta jakin-mina piztu zituen giza paisaia, egunerokotasunaren beste esparru baten moduan, hartatik behatu ahal izateko gizakiaren jokabidea eta jarrera. (Francisco Javier Pérez Rojas)

Bibliografia hautatuta

  • Bengoechea, Javier de. Catálogo de arte moderno y contemporáneo del Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao, Banco de Vizcaya, 1980. p. 96. (Con el título En el Confesionario).
  • De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Salamanca, Caja Duero, 2006. pp. 182-183, n° cat. 43.
  • De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Valencia, Consorci de Museus de la Comunitat Valenciana ; Caja Duero, 2006. pp. 182-183, n° cat. 43.
  • De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Salamanca, Caja Duero, 2007. pp. 182-183, n° cat. 43.
  • De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. pp. 349-351, n° cat. 69