Adolfo Guiarden erretratua - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Adolfo Guiarden erretratua

Losada y Pérez de Nenín, Manuel

Bilbao, 1865/10/16-Bilbao, 1949/10/09

Ikatz-ziria paperean

56,5 x 43,4 cm

Manuel Losada (eskuineko beheko angelua)

c. 1905-1918

96/9

1996an eskuratua

Losadak erretratuaren generoa hogeiren bat olio pinturetan baizik landu ez bazuen ere, lan horietan ongi asko islatzen jakin zuen pertsonaia xelebreen eta hurrengo mendean sartzear zegoen Bilboko pertsona ospetsuenetako batzuen funtsa. Azken horien artean aipagarria da 1905ean Adolfo Guiardi egin zion erretratu hau. Hala eta guztiz ere, zirriborro edo prestakin lan bat dirudien arren, Losadak marraztutako eta gure egunetara iritsitako ikatz-ziri lan bakanetako bat dugu honakoa, horregatik da berezia.

Jakina da bi artistak lagun handiak zirela. Izan ere, artearen ikuspegitik bakoitzaren proposamenek elementu komun gutxi dituzten arren nola formari hala edukiari dagokienez, beren bizitzako bidaian elkargune asko eta asko daude. Biek izan zuten maisu bera hastapenetan -Antonio Maria Lekuona-, garai ezberdinetan izan arren biak izan ziren Parisen, biak ziren XIX. mende amaierako Bilboko Kurding Club elkarteko bazkide, eta bi artista horien ahaleginari eta jarraitutasunari esker eramango ziren burura XX. mendeko aurreneko hamarraldian Bilboko Arte Modernoa Erakusketak. Beraz, erretratu honi ez zaio eskuarki enkargu baten bidez lantzen zen betiko erretratuaren parametroetatik erreparatu behar; izan ere, bien arteko adiskidetasun handiaren emaitza da, 1916an erretratatuaren heriotzak zapuztuko zuen adiskidetasunaren emaitza.

Guiarden eta bere heriotzaren ostean utzi zuen arrastoaren garrantziaren erakusgarri da Euskal Herriko Hermes aldizkariak 1918ko maiatzean eskaini zion zenbaki monografikoa. Lan monografiko horretan parte hartu zuten beren testuekin besteak beste Juan de la Encinak, Ignacio Zuloagak eta Miguel de Unamunok, margolariarenganako zuten estimua eta margolariaren heriotza goiztiarrak garaiko intelektualen eta artisten artean eragindako atsekabea agerian utzirik. Hain zuzen ere aldizkari horretan eman zuten argitara Losadak egindako erretratu honen kopia zuri beltzean, orrialde betean. Era berean, obra hori bera azalduko zen El Noticiero Bilbaíno egunkarian, Alejandro de la Sota buru zuen batzorde batek 1927an Guiardi buruz antolatutako astearen harira kazeta horrek argitaratu zituen orrietan. Gainera, oroitzapenezko ekitaldi horietan -Zabalgune parkean haren omenez jarritako jarleku baten inaugurazioak (Estanislao Segurolak eta Felix Aguerok proiektatutako obra) emango zien amaiera ekitaldi horiei- Euskal Artisten Elkarteak sustatutako erakusketa/omenaldi bat egin zen, eta bertan erretratu hau egon zen ikusgai. (Mikel Bilbao)

Bibliografia hautatuta

  • "Adolfo Guiard", Hermes : revista del País Vasco, n° 17. 1918. [ p. 7].
  • ”A las 12 en el Parque del Ensanche, inauguración del Banco Guiard”, en. "A las 12 en el Parque del Ensanche, inauguración del Banco Guiard". p. 1.
  • Larrinaga Bernández, José Antonio. Manuel Losada, 1865-1949 : catálogo razonado : óleos, pasteles, dibujos. Bilbao, Asociación para el Estudio y Catalogación de los Artistas Vascos ; Galería Mun, 2004. pp. 49, 217, il.
  • Marrazkiaren artea, marrazkia artean = El arte del dibujo, el dibujo en el arte [Cat. exp.]. Bilbao, Fundación Bilbao Bizkaia Kutxa = Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioa, 2005. pp. 140, 141.
  • Últimas décadas del siglo XIX-primera mitad del siglo XX : de Cézanne a Léger : colección Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2009. pp. 96-99, n° cat. 36.
  • Barañano, Kosme de ; Espel, Miguel. Manuel Losada : catálogo razonado. Madrid, El Lotófago, 2021. p. 217, il.