Act of War (After Goya) [Gerra-ekintza (Goyaren arabera)] - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Act of War (After Goya) [Gerra-ekintza (Goyaren arabera)]

Caro, Anthony

New Malden, Erresuma Batua, 08/03/1924 - Londres 23/10/2013

Altzairu oxidatua eta ezkoztatua altzairuzko oinarrian (grisez margotuta)

95 x 297 x 130,7 cm

1994-1995

01/10

2001ean eskuratuta

Act of War (After Goya) Carok laurogeiko hamarkadatik aurrera egindako eskulturen seriekoa da. Eskultura horiek, hain zuzen ere, iraganeko maisu handien pintura ospetsuetan inspiratuta daude: Giotto, Mantegna, Rubens, Rembrandt, Manet eta Van Goghenetan, besteak beste. Lanaren inspirazio-iturri zuzena Goyaren Maiatzaren 3ko fusilamenduak da (1814), bere egitura formala erraz antzematen baita. Eskulturagilearen pieza hunkigarrienetakoa da, eraginkortasunez nabarmentzen duelako indarkeriaren gaiaren unibertsaltasuna eta gerrako izuak salatzen dituelako. Horrela, Bosniako Gerrako (1992-1995) indarkeriaren, heriotzaren eta izuaren aurkako jarrera erakutsi nahian sortu zuen lan hau. Manetek edo Picassok bezala, Carok Goyaren margolana erabili zuen, gerraren aurka zegoela adierazteko. Eskulturagileak forma abstraktuak erabiltzen ditu, baina iraganeko lanetan oinarritutako pieza guztien artean, lan hau leialtasun handienekoa da, Carok Goyaren pinturako elementu dramatikoenetako bati eusten baitio: soldaduen anonimatuaren eta biktimen zaurgarritasunaren arteko alde handiari, hain zuzen ere.

Caro eragin handieneko eskulturagile britainiar garaikideen artean dago. Henry Mooreren laguntzailea izan zen, eta aurrekariak Picassoren, Julio Gonzálezen eta David Smithen lanetan izan dituen burdinazko eskulturaren arlo esperimentalenean garatu da bere lanibilbidea. [Miriam Alzuri]

Bibliografia hautatuta

  • Golding, John. Caro at The National Gallery. Sculpture from painting. London, National Gallery Publications, 1998. pp. 39-40, n° cat. 43.
  • Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. p. 192.
  • Musée des Beaux Arts de Bilbao : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. p. 192.
  • Bilbao Fine Arts Museum : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. p. 192.
  • Arroyo, Eduardo. Los bigotes de La Gioconda. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2009. pp. 144-145.
  • Arroyo, Eduardo. The Moustache of La Gioconda. Bilbao ; Madrid, Museo de Bellas Artes de Bilbao ; Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía, 2009. pp. 144-145.
  • Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2011. p. 207, n° cat. 148.
  • Bilboko Arte Ederren Museoa : gida. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2012. p. 207, n° cat. 148.
  • Goya : estampas de invención : Caprichos, Desastres, Tauromaquia y Disparates [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2012. p. 75.
  • Bilbao Fine Arts Museum : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. p. 207.
  • Musée des Beaux Arts de Bilbao : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. p. 207.