74038 - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

74038

Nagel, Andrés

Donostia, 15/08/1947

Teknika mistoa

190 x 118 x 89 cm

1974

XX. Mendearen hirugarren laurdena

82/2364

1979an eskuratua

Obra honek eguneroko elementuak alegiazko ikuspegiekin elkartzen ditu estetika tratamenduak irrigarri edo zentzugabe, edo dramatiko zehaztugabe bilakatzen dituen ekintzak irudikatzeko, baina hunkigarriak eta artegagarriak betiere.

Material ugari eta aurrez dauden objektuak erabiltzen ditu obra prestatzeko --potoak, sokak, plastikozko zatiak, neoizko hodiak, altzariak- artistak zatika eraikitako giza irudiekin batera -beirazko zuntzean, alanbrezko bilbearen gainean, erraz moldatzeko modukoa, eta gero polikromatua -art pop ekartzen dute gogora oinarrizko erreferentzia gisa-, baina hori baino gehiago esan daiteke hainbat egoera, espresio: patetismoa, malenkonia, izugarrikeria, umorea eta larritasuna, elkartzen dituen figurazioa dela.

Eskultura eta pintura multzoa da, bere lehen sormen urteetakoa, eta zinemarekiko eta kontakizun gotikoarekiko interesari erantzuten dio, umore lizuna ere erakutsiz, baina bikoitzaren, nortasunaren eta itzalaren, arazoari buruzko irudi indartsua da era berean.

George Segal-en edo Larry Rivers-en instalazioen eta erliebeen eragina dute bere obra guztiek, baina baita originaltasun handia ere, eta komikiaren, kartelgintzaren, karikaturaren eta publizitatearen erreferentzia zinematografikoak ere baditu.

Nagel-ek forma berriak sartu zituen euskal artearen barnean, eta herriaren errealitatearen ikuspegi berri bat batez ere. Horren harira, ez dabil Vicente Ameztoyrengandik oso urrun, obraren bat egin baitzuen harekin batean.

74038 lehenengo urteetan egindako eskultura eta pintura multzoa da, eta argi eta garbi uzten du zinea, kontakizun gotikoa eta umore likitsa gustuko dituela. Aldi berean, ordea, bikoitzaren, nortasunaren eta itzalaren arazoari buruzko irudi adoretsua ere bada. [Javier Viar]

Bibliografia hautatuta

  • Andrés Nagel [Folleto]. Bilbao, Galería Lúzaro, 1974. s.p.
  • Andres de Nagel [Folleto]. Madrid, Galería Iolas-Velasco, 1974. s.p.
  • Bengoechea, Javier de. Catálogo de arte moderno y contemporáneo del Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao, Banco de Vizcaya, 1980. p. 150. (Con el título La pelleja).
  • Andrés Nagel : 1974-1995 [Cat. exp.]. Bilbao, Fundación Bilbao Bizkaia Kutxa = Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioa, 1995. n° cat. 1.
  • Guía Artistas Vascos. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. pp. 174-175.
  • Gida Euskal Artistak. Bilbao, Bilboko Arte Eder Museoa, 2008. pp. 174-175.
  • Guide Basque Artists. Bilbao, Bilbao Fine Arts Museum, 2012. pp. 174-175, n° cat. 96a.
  • Viar, Javier. Historia del arte vasco : de la Guerra Civil a nuestros días, 1936-2016. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2017. pp. 422-423, il.
  • Después del 68 : arte y prácticas artísticas en el País Vasco, 1968-2018 [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. p. 311, il.