Berriak
18-09-18
Artearen Ibilbidea museora iritsi da
Artearen Ibilbidea museora iritsi da, aldi baterako itxita dagoen bitartean, antzinako eraikinaren zaharberritze museografikoa azkentzeko lanak direla-eta
Urte hasieran, museoak erakusketa ibiltari bat jarri zuen martxan, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta BBKren babesarekin. Hirurogei bat udalerritan, museoaren bildumako berrogei maisulanen kalitate handiko erreprodukzioak jarri ziren ikusgai. Ikusle bizkaitarrek erakusketari harrera beroa egin ostean, Artearen Ibilbidea museora bueltatu da, bertako arte-funtsaren aberastasunaren eta kalitatearen lekuko, antzinako eraikinaren zaharberritze-lanak eta zaharberritutako aretoetan artelanen muntaketa azkentzen diren bitartean.
Erakusketa dagoeneko ikusgai dago museoaren kanpoaldean –Chillida plaza eta Arriaga Monumentuaren plaza–; izan ere, museoa aldi baterako itxi behar izan da egun batzuez, zaharberritze-lanak eta ABC. Bilboko Museoaren alfabetoa erakusketaren muntaketa-lanak direla-eta; azken erakusketa hori Bilboko Arte Ederren Museoa berriro irekiko dela eta sortu zenetik 110 urte igaro direla ospatzeko antolatu da.