Berriak
04-10-21
BBK Artearen Ibilbidea II
2021EKO URRIAREN 4TIK 2022KO URTARRILAREN 11RA
Bilboko Plaza Barrian aurkezpena eginda, gaur ekingo dio udazkeneko ibilbideari kultur zabalkundeko proposamen honek, 2020ko ekainetik euskal udalerri askotan arrakastaz ibili denak. Aurten, BBK Artearen Ibilbidea ABC. Bilboko Museoaren alfabetoa erakusketaren hedapena izango da, museoko aretoetatik haragokoa. Kirmen Uribe komisarioaren gidaritzapean, bildumako artelanak proposatzen ditu, aretoak alfabetikoki, beren lehenengo letra kontuan hartuta, ordenatzen dituzten hitzen esanguraren arabera. Hala, artearen historian barnako ibilbide berezia osatzen da. 36 artelanen kalitate handiko erreprodukzioen bidez, eta haietako bakoitzari buruzko iruzkin interesgarriak dohainik deskargatzeko aukera ematen duten QR kodeen bidez, ikusleek aire zabalean egindako kultur zabalkundeko ibilbide honetaz gozatuko dute.
BBK Artearen Ibilbideak astebete emango du Bizkaiko herri hauetako bakoitzean:
urriak 4 (astelehena) | Bilbao |
---|---|
urriak 11 (astelehena) | Orozko |
urriak 18 (astelehena) | Basauri |
urriak 25 (astelehena) | Artea |
azaroak 2 (asteartea) | Durango |
mazaroak 9 (asteartea) | Mallabia |
azaroak 16 (asteartea) | Markina |
azaroak 23 (asteartea) | Gernika-Lumo |
azaroak 30 (asteartea) | Munguia |
abenduak 7 (asteartea) | Derio |
abenduak 14 (asteartea) | Barakaldo |
abenduak 21 (asteartea) | Sopuerta |
abenduak 28 (asteartea) | Balmaseda |
urtarrilak 4 (asteartea) Amaiera, urtarrilaren 11n (astertea) |
Güeñes |
[ 21/06/26]
2021EKO URRIAREN 4TIK 2022KO URTARRILAREN 11RA
Bilboko Plaza Barrian aurkezpena eginda, gaur ekingo dio udazkeneko ibilbideari kultur zabalkundeko proposamen honek, 2020ko ekainetik euskal udalerri askotan arrakastaz ibili denak. Aurten, BBK Artearen Ibilbidea ABC. Bilboko Museoaren alfabetoa erakusketaren hedapena izango da, museoko aretoetatik haragokoa. Kirmen Uribe komisarioaren gidaritzapean, bildumako artelanak proposatzen ditu, aretoak alfabetikoki, beren lehenengo letra kontuan hartuta, ordenatzen dituzten hitzen esanguraren arabera. Hala, artearen historian barnako ibilbide berezia osatzen da. 36 artelanen kalitate handiko erreprodukzioen bidez, eta haietako bakoitzari buruzko iruzkin interesgarriak dohainik deskargatzeko aukera ematen duten QR kodeen bidez, ikusleek aire zabalean egindako kultur zabalkundeko ibilbide honetaz gozatuko dute.
BBK Artearen Ibilbideak astebete emango du Bizkaiko herri hauetako bakoitzean:
urriak 4 (astelehena) | Bilbao |
---|---|
urriak 11 (astelehena) | Basauri |
urriak 18 (astelehena) | Orozko |
urriak 25 (astelehena) | Durango |
azaroak 2 (asteartea) | Artea |
mazaroak 9 (asteartea) | Mallabia |
azaroak 16 (asteartea) | Markina |
azaroak 23 (asteartea) | Gernika-Lumo |
azaroak 30 (asteartea) | Munguia |
abenduak 7 (asteartea) | Derio |
abenduak 14 (asteartea) | Barakaldo |
abenduak 21 (asteartea) | Sopuerta |
abenduak 28 (asteartea) | Balmaseda |
urtarrilak 4 (asteartea) Amaiera, urtarrilaren 11n (astertea) |
Güeñes |
[ 21/06/28 ]
La Ruta del Arte BBK Artearen Ibilbidea II BBK-Bilboko Arte Ederren Museoa programa
Udako hilabeteetan Bizkaira itzuliko da helburu didaktikoko “La ruta del Arte BBK / Artearen Ibilbidea II” erakusketa ibiltaria; 2018tik, ibilbide arrakastatsua egin du Euskadiko udalerri askotan zehar.
“La Ruta del Arte BBK / Artearen Ibilbidea” erakusketak publikoari hurbiltzen dizkio museoko bildumako 36 artelanen erreprodukzioak, kalitate handikoak eta aire zabalean jarriak, arte-dibulgazioko programa honetarako bereziki diseinatutako gailu batean.
Oraingo honetan, museoko bilduma oparoa ezagutzera emateko helburuari beste asmo bat gehitzen zaio:haren galerietatik kanpora eramatea ABC. Bilboko Museoaren alfabetoa aurkezpen-formatu berezia, Kirmen Uribek (Ondarroa, 1979) asmatutakoa. Museoak eskatuta, eta haren lantaldearekin lankidetza estuan, idazleak euskarazko, gaztelaniazko, ingelesezko eta frantsesezko hitz-sorta aukeratu zuen; hitz horiek, lehenengo letra hartuta eta alfabetoaren arabera ordenatuta, hari eroale bat izan dira, museoko bildumako zenbait artelan kontzeptualki multzokatzeko.
Hala, margolanak, eskulturak, marrazkiak eta grabatuak, argazkiak eta bideo-sorkuntzak, literaturan inspiratutako formatu berezi batean aurkezten dira; behatzailearen begirada berritzen da horrela, ikuspegi berriak eskaintzen baitira, baita artearen historiako garai eta mugimendu desberdinetako lanen, egileen eta arte-korronteen arteko harreman kitzikagarriak ere.
Kalitate handiko erreprodukzioen bidez, xehetasunak zehaztasun harrigarriz aurkeztuta eta fidagarritasun handiko koloreekin, ikusleek 36 margolan ezagut ditzake, bakoitza bere iruzkinarekin (euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez eskuragarri). Iruzkin horiek dohainik lor daitezke, audio-artxiboak gailu mugikorretan deskargatzeko aukera ematen duen QR kode baten bitartez.
Kirmen Uribek aurkeztutako edizio honetan, ibilbidea kostaldean hasiko da, Ondarroan, eta, handik, Bizkaiko itsasertzean barrenako bidaia egingo du hurrengo hiru hilabeteetan gaurtik, ekainak 28, urriaren 4ra arte; astebete emango du hamalau herritan: Lekeitio, Ea, Elantxobe, Mundaka, Bermeo, Bakio, Armintza (Lemoiz), Plentzia, Getxo, Portugalete, Santurtzi, Abanto-Zierbena eta Muskiz.
Parte hartuko duten herriak
uztailak 512 | Ondarroa |
---|---|
ekainak 28uztailak 5 | Lekeitio |
uztailak 1219 | Ea |
uztailak 1926 | Elantxobe |
abuztuak 29 | Mundaka |
uztailak 26abuztuak 2 | Bermeo |
abuztuak 916 | Bakio |
abuztuak 2330 | Armintza |
abuztuak 1 23 | Plentzia |
abuztuak 1 23 | Getxo |
abuztuak 30irailak 6 | Portugalete |
irailak 13-20 | Santurtzi |
irailak 27urriak 4 | Abanto-Zierbena |
irailak 20-27 | Muskiz |
Hautatutako artelanak
- A (Arte/Artista) Paul Gauguin, Laveuses à Arles (Garbitzaileak Arlésen), 1888
- A (Artista) Isabel Baquedano, Emakumea marrazten, 1970
- B (Bilbao) Celso Lagar, Bilboko Portua, c. 1917-1918
- C (Citoyen/herritarra) Xabier Morrás, Underground Station in Holborn Street (Metro-geltokia Holborn kalean), 1969
- D (Desira) Óscar Domínguez, Le chasseur (Ehiztaria), 1933
- E (Espejo/ispilua) María Helena Vieira da Silva, Passage des miroirs (Ispiluen pasabidea), 1981
- F (Familia) Sofonisba Anguissola, Santa Katalinaren ezkon-hitz mistikoak, 1588
- F (Friendship/adiskidetasuna) José María de Ucelay, Conversation Piece, Just Leisure (Solasaldi pasartea, aisia) edo Hemingway eta Duñabeitia, 1957
- G (Grotte/leizea) Grekoa, San Frantzisko otoitzean Gurutziltzatuaren aurrean, c.1585
- H (Heads & Hands/buruak eta eskuak) Pedro Orrente, Isaaken sakrifizioa, c. 1616
- H (Heriotza) Rogelio de Egusquiza, Tristan eta Isolda (Heriotza), 1910
- I (Iron/burdina) Agustín Ibarrola, Fabrikaren barrualdea, 1963
- J (Japón/Japonia) Kawanabe Kyosay, Borroka eszena, c. 1880
- K (Kirol) Manuel Losada, Arraunlariak, c. 1912
- L (Letra) Ramón Zubiaurre, Nire herrixkako intelektualak, c. 1912-1913
- L (Landscape/paisaia) Jacob Isaacksz van Ruisdael, Baso bateko zingira iluntzean, c. 1655
- LL (Lluvia/euria) Jesús Mari Lazkano, Zatikatuaren goraldi liluragarria, 1986
- M (Mom/ama) Menchu Gal, Amaren erretratua, 1949
- N (Noir/beltz) Alonso Sánchez Coello, Joana Austriakoa Portugalgo printzesaren erretratua, c. 1557
- Ñ (Ñabar) Daniel Tamayo, Geometria lezioa Txatximintan, 1982
- O (Otherness/bestetasuna) Adolfo Guiard, Txo, 1887
- P (Pietate) Diego de la Cruz, Kristo Pietatekoa, c. 1485
- Q (Quiet/lasaia) Théodule-Augustin Ribot, Natura hila kalabaza, okaran, gerezi, piku eta pitxerrarekin, c.1860
- R (Retrato/erretratua) Equipo Crónica (1964. eta 1981. urteen artean jardunean), Argazkia edo Pertsonaia, 1980
- S (Sueño/ametsa), Siesta, 1942
- T (Terre/lurra) Gonzalo Chillida, Hareak, 1983
- TS (Huts) Benito Barrueta, Estudioaren barnealdea, c.1903
- TX (Etxe) Antonio de Guezala, Elantxobe, 1924
- TZ (Bikoitz) Peter Blake, Montgomery Clift was a Twin (Montgomery Clift bikia zen), 1981-1983
- U (Urdin) Mari Puri Herrero, Itsasontzi urdina, 1985-1986
- V (Vida/bizitza) Aurelio Arteta, Euskal emakume nekazariak fruta eta barazkiekin, c. 1913-1915
- W (War/gerra) Oskar Kokoschka, Pomozte baskicky’m detem! (Lagundu euskal haurrak!), 1937
- W (Writter/idazlea) Francisco de Goya, Moratín poetaren erretratua, 1824
- X Anonimoa, XIII. mendeko azken herena, Jaitsiera
- Y (Yo/ni) Francisco de Zurbarán, Aurpegi santua, c. 1660
- Z (Zubi) Darío de Regoyos, Ostiral Santua Gaztelan, 1904

Bitartekaritza-programa
Doako bisita dinamizatuak, asteartetik igandera, 18:00etatik 20:00etara
Jardueran, agintariek ezarritako osasun-neurriak eta edukiari buruzko arauak beteko dira.
Museo on bat
Kirmen Uribe
Bizitzako zorte bat izan zen Bilboko Arte Eder Museorako ABC bilduma prestatzea. Aukera izan nuen bilduma osoa ikusteko, hala agerian dauden lanak nola biltokian daudenak. Urtebeteko lana izan zen. Museoko lan taldea bidaide nuela, bilduma iraunkorrari beste itxura bat emateko aukera izan nuen. Historiaren lerroari kasurik egin gabe, eskolak eta herrialdeak elkarrizketan jarriz, euskaldunak kanpotarrekin elkartuz osatu genuen erakusketa. Gela bakoitzari hitz bat egokituz osatu genuen gure abezedarioa. Abezearen kontzeptuak badu zerikusia umeekin, eta ume baten intuizioari jarraituz hankaz gora jarri genuen bilduma. Bacon Artetaren alboan, Murillo Oteizarekin, sekula ikusi gabeko loturak. Ematen zuen obrak eurak pozik zeudela alboan zuten lagun berriekin, elkarrekin maiteminduta edo. Ez genuen ezer erosi, ez genuen dirurik gastatu ia. Soilik bazegoena erakutsi genuen, baina beste era batean: era libre eta irudimentsu batean.
Museo on bat bildumak egiten du. Kopuruak baino gehiago, kalitateak. Artearen Historian mugarri izan diren sortzaileen lanak izan behar ditu. Garaiz garai. Hori badu Bilbokoak. Bilbo Arte Ederren Museoan daude Goya, Mary Cassat, Bacon, Gauguin, Antzinateko irudiak, Velazquez, Greco, Ribera eta Marcel Duchamp, besteak beste. Munduko onenen artean dago, maila horretan. Baina horrek, berez, ez du egiten museo bat bikain. Bikaina izateko museo batek zerbait gehiago behar du. Behar du benetan berezi egiten duen ñabardura. Zeren izen kanonikoak izatea ondo dago, baina hori gauza handia bada ere, horrekin bakarrik munduko beste museoen antzekoa zara. Eta behar duzu desberdin izan. Bilboko Museoak jakin izan du hori egiten. Nola? Barrura begiratuta. Euskal Artean jarri du arreta eta horrek ikaragarri aberastu du bilduma. Hor daude Zubiaurre, Arteta, Guezala, Oteiza, Chillida, Zumeta, Ameztoy, Herrero… Nazioarteko sortzaileen maila berean daude Euskal Herrikoak; ez albo batean, haien ondoan baizik. Ezaugarri apart hori berebizikoa da museoa bikaina izateko. Eta horri beraren bizitasuna gehitu behar zaio. Museoa bizirik dago eta jakin izan du hobetzen, bilduman jasotzen orain arte isilduak egon diren estetikak, emakumezkoenak, batez ere, edo mendebaldarrak ez diren tradizioetakoak, asiarrak, esate baterako. Horrek denak egiten du bikain Bilboko Museoa. Orain eskura duzue bilduma zoragarri horretako zertzelada batzuk.
Gozatu bikaintasunaz!