Berriak
01-04-20
ARTEArekin kontatu nahi dizugu
Kontatu nahi dizugu nola aurkitu zuen haizeak bere etxea, nola egiten dituen kilimak argiak, gorriz jantzitako emakumearen istorioa… Egun hauetan sekula baino gehiago estimatzen dugu konpainiaren eta gozarazten diguten gauzen balioa.
Asmo horrekin, BBK eta museoaren Hezkuntza Sailak soinu-dokumentuak entzutea proposatzen dute, bildumako hainbat artelanetan inspiratutako kontakizun harrigarriekin. 5 eta 10 urte bitarteko haurrentzat bereziki diseinatuta dagoen ARTEArekin kontatu nahi dizugu gonbidapen bat da une on bat igarotzeko arteaz modu originalean gozatuz.
Soinu-artxiboa entzun, irudia arakatu eta artelanari buruzko informazioa kontsulta dezakezue. Horrekin guztiarekin batera, soinuaren edukia zeinu-hizkuntzan duten bideo irisgarriak jartzen ari gara, pertsona gorrek ere jarduera hau eskuratu ahal izan dezaten.
Gozatu!
-
JOHN DAVIES
Child's View (Umearen bista), 1997-2001
-
-
ANTONI TÀPIES
Obalo handia edo Pintura, 1955
-
-
EDUARDO CHILLIDA
Dardara-burdinak II, 1956
-
-
Joaquín TORRES GARCÍA
Ontzi eta tren konstruktiboak, c. 1928
-
-
RAFAEL RUIZ BALERDI
Lorategi handia, 1966-1974
-
-
PABLO GARGALLO
Profeta handia, 1933
-
-
PAUL GAUGUIN
Laveuses à Arles (Latsariak Arlesen), 1888
-
-
VALENTÍN DE ZUBIAURRE
Bertsolaris, c. 1916-1917
-
-
JAN MANDIJN
Jan-edan umoretsua, c. 1550
-
-
ADOLFO GUIARD
LKrabelin gorridun baserritar gaztea, 1903
-