Berriak
30-04-13
Artea izango da nagusi Bilbon
Maiatzaren 3an eta 4an
Arteen Asteburuan aurkeztuko da Bilbao Art District ekimena Bizkaiko hiriburuan, Bilbo artearen eta kulturaren zirkuituetan ospe handiko nazioarteko erreferente gisa finkatzeko helburuarekin sortu den ekimen batean
Maiatzaren 3an eta 4an, Bilbok kultura eta aisialdi jardueraz betetako egitarau osatu bat izango du adin guztietako pertsonentzat, eta, gainera, galeriek eta museoek ordutegi berezia eskainiko dute.
Gure museoak bat egin du ekimen honekin, eta arte eta musika emanaldi bi eskainiko ditu zuzen-zuzenean.
• Jazz musika: maiatzaren 3an (ostirala), Chillida hallean, 20:00etatik 22:00etara.
• Harpa eta txirula bikotea: maiatzaren 4an (larunbata), Chillida hallean, 20:00etatik 22:00etara.
Sarrera dohainik. BBK Aretoa, Néstor Basterretxea erakusketa.