Berriak
16-04-25

Arte Ederren Bilboko Museoa handitzeko lanei bisita
Gaur, apirilak 16, asteazkena, Arte Ederren Bilboko Museoaren Agravitas handitze obrara bisita egin da
Komunikabideekin batera, Elixabete Etxanobek, Bizkaiko Foru Aldundiko ahaldun nagusia eta Arte Ederren Bilboko Museoaren Patronatuko presidentea; Ibone Bengoetxeak, lehen lehendakariordea eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua; Juan Mari Aburtok, Bilboko alkatea; Gorka Martínezek, BBK Banku Fundazioko zuzendaria; Miguel Zugazak, museoko zuzendaria; Luis María Uriartek, proiektu burua eta Taba Rastik, Foster + Partnerseko zuzendarikide eta senior Partnerra; handitze lanen azken hilabeteetako aurrerapen esanguratsuak baieztatu dituzte bisita honetan.
