Argitalpen digitalak
Eratu zenetik, museoaren egitekoetako bat artearen historiaren arloko ikerketa izan da, arreta berezia jarriz museoaren beraren bildumaren azterketan. Lan horren emaitza paperean egindako argitalpen funts oparoa da, besteak beste, erakusketetako katalogoak, bildumari buruzko gidak edota izaera zientifikoko aldizkako argitalpenak. Horrela, bada, honakoak daude jasota hemen: alde batetik, dagoeneko paperean argitaratuta dauden garrantzi bereziko testuak, eta, bestetik, soilik formatu digitalean argitaratuta dauden argitalpenak. Kasurik gehienetan, gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez deskargatu daitezke.
Atal honek bi helburu ditu. Alde batetik, gure museoaren argitaratze-jarduerak sortutako ezagutzaren zabalkunderako plataforma izatea; eta, bestetik, artearen arloan euskarazko testu zientifikoen corpus baten sorrera bultzatzea, betiere, komunitate akademikoaren eta interesatutako jendearen esku informazio-bolumen garrantzitsua jarriz hizkuntza honetan, diziplina honetako zeregin lexikografikoa bultzatzen den bitartean.
Testu guztiak Creative Commons lizentziapean (mota: Aitortu-EzKomertziala-LanEratorrikGabe(by-nc-nd) 4.0 international) argitaratu dira. Beraz, banatu, kopiatu eta erreproduzitu egin daitezke (edukian aldaketarik egin gabe), betiere, irakaskuntza edo ikerketarako helburuekin, eta egilea eta jatorria aitortuta. Ezin da merkataritza-helburuetarako erabili. Lizentzia honen baldintzak webgunean kontsultatu daitezke.

Erregearen izenean : Austriako Juanaren Bilboko Arte Eder Museoko erretratua

Bilboko Museoko “Job” : lehenengo Piolari buruzko hausnarketa berriak eta orain arte ezagutu gabeko koadroak

Francisco de Goya : adiskideen erretratuak : Zapater eta Moratín : Bilboko Arte Eder Museoa

“Magoen adorazioa”. Egiletasun arazo bat

“Ama Birjina Haurrarekin eta erretratuak” : Pedro Atanasio Bocanegra : bere sormenaren testuingurua

Bilboko Arte Eder Museoko tapizak : Francisco Tonsek Pastranan zeukan tailerreko pieza berriak

Chillida : “Dardara-burdinak II” : Eduardo Txillidaren lan eskuratu berria Bilboko Arte Eder Museoan

Montgomery Clift Peter Blakeren begietatik

“Lorategi Handia” : formatu handiko pinturen kontserbazioa eta zaharberritzea Bilboko Arte Eder Museoan : Rafael Balerdi
