Argitalpen digitalak
Eratu zenetik, museoaren egitekoetako bat artearen historiaren arloko ikerketa izan da, arreta berezia jarriz museoaren beraren bildumaren azterketan. Lan horren emaitza paperean egindako argitalpen funts oparoa da, besteak beste, erakusketetako katalogoak, bildumari buruzko gidak edota izaera zientifikoko aldizkako argitalpenak. Horrela, bada, honakoak daude jasota hemen: alde batetik, dagoeneko paperean argitaratuta dauden garrantzi bereziko testuak, eta, bestetik, soilik formatu digitalean argitaratuta dauden argitalpenak. Kasurik gehienetan, gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez deskargatu daitezke.
Atal honek bi helburu ditu. Alde batetik, gure museoaren argitaratze-jarduerak sortutako ezagutzaren zabalkunderako plataforma izatea; eta, bestetik, artearen arloan euskarazko testu zientifikoen corpus baten sorrera bultzatzea, betiere, komunitate akademikoaren eta interesatutako jendearen esku informazio-bolumen garrantzitsua jarriz hizkuntza honetan, diziplina honetako zeregin lexikografikoa bultzatzen den bitartean.
Testu guztiak Creative Commons lizentziapean (mota: Aitortu-EzKomertziala-LanEratorrikGabe(by-nc-nd) 4.0 international) argitaratu dira. Beraz, banatu, kopiatu eta erreproduzitu egin daitezke (edukian aldaketarik egin gabe), betiere, irakaskuntza edo ikerketarako helburuekin, eta egilea eta jatorria aitortuta. Ezin da merkataritza-helburuetarako erabili. Lizentzia honen baldintzak webgunean kontsultatu daitezke.

Anberes, XVII. mendea: Andries Danielsen eta Frans Francken II.aren “Loreontzia tulipekin”

Nolettiren hiru koadro Bilboko Arte Eder Museoan / Bere teknikara hurbiltzeko azterketa analitiko eta estilistikoa

“Lore-girlanda”, Abraham Mignon

Darío de Regoyos : bere prestakuntza, bizitza eta obra

Palazuelo eta euskal artea. Irudia margolanean oinarritutako hausnarketak

“Savoiako Felipe Manuel printzearen erretratua” : printze italiarraren irudia Espainiako gortean

Francisco de Herrera Zaharraren “Senitarte Santua” Louis-Philippe Galeria espainiarrean

“Tsuba” : Japoniako zaldunen ezaugarri bat : tsuba bilduma Bilboko Arte Eder Museoan

“Toledoko ikuspegi orokorra, Kalonjeen Gurutzetik” Pérez Villaamilen lanean

“Lying Figure in Mirror” : 1971 : Francis Bacon

Pablo Esquert. Bilboko Museoko “Ecce Homo” eta berari egotzitako beste lan batzuk

“Familia Santua Santa Isabelekin, San Joan Bataiatzailea umearekin eta bi aingerurekin”, Rafaelen kopia : azterketa teknikoa, zaharberritze-prozesua eta ekarpen berriak lan horren historia eta ustezko egiletasunari buruz
