Argitalpen digitalak
Eratu zenetik, museoaren egitekoetako bat artearen historiaren arloko ikerketa izan da, arreta berezia jarriz museoaren beraren bildumaren azterketan. Lan horren emaitza paperean egindako argitalpen funts oparoa da, besteak beste, erakusketetako katalogoak, bildumari buruzko gidak edota izaera zientifikoko aldizkako argitalpenak. Horrela, bada, honakoak daude jasota hemen: alde batetik, dagoeneko paperean argitaratuta dauden garrantzi bereziko testuak, eta, bestetik, soilik formatu digitalean argitaratuta dauden argitalpenak. Kasurik gehienetan, gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez deskargatu daitezke.
Atal honek bi helburu ditu. Alde batetik, gure museoaren argitaratze-jarduerak sortutako ezagutzaren zabalkunderako plataforma izatea; eta, bestetik, artearen arloan euskarazko testu zientifikoen corpus baten sorrera bultzatzea, betiere, komunitate akademikoaren eta interesatutako jendearen esku informazio-bolumen garrantzitsua jarriz hizkuntza honetan, diziplina honetako zeregin lexikografikoa bultzatzen den bitartean.
Testu guztiak Creative Commons lizentziapean (mota: Aitortu-EzKomertziala-LanEratorrikGabe(by-nc-nd) 4.0 international) argitaratu dira. Beraz, banatu, kopiatu eta erreproduzitu egin daitezke (edukian aldaketarik egin gabe), betiere, irakaskuntza edo ikerketarako helburuekin, eta egilea eta jatorria aitortuta. Ezin da merkataritza-helburuetarako erabili. Lizentzia honen baldintzak webgunean kontsultatu daitezke.

Hermen Anglada-Camarasaren “Biluzia mahastiaren azpian

Bilboko Arte Ederren Museoko maiestate erromanikoa : testuinguruko ohar batzuk

“Familia Santua bi santarekin, “Anberesko Adorazioaren Maisuaren tailerraren lana

Jakituriaren bila : programa ikonografiko bat XVI. mendeko marketeriako altzari alemaniar batean

Luis de Morales “el Divino” Bilboko Arte Eder Museoko Pietatea

Frans Pourbus Gazteak egindako “Maria Medicikoaren erretratua” edo Habsburgotarren tentazioa Frantziako gortean

Friedrich Rehberg margolariarenganako hurbilketa Bilboko Arte Eder Museoko “Kain” margolanaren bidez

Joaquín Sorollaren erretratuak Bilboko Arte Eder Museoan

Karel Appel, “Le cheval mourant”, 1956

“Ama Birjinaren iragaitza eta Santa Ana, Ama Birjina eta Haurra” : Alemaniako bi lan gotiko berantiar, Bilboko Arte Eder Museoan

“Artzainen adorazioa”, Juan Ribaltarena : sakoneko begirada

Luis Fernándezen lan bi Bilboko Arte Eder Museoan : “Tête de taureau mort” eta “Course de taureaux”
