Argitalpen digitalak
Eratu zenetik, museoaren egitekoetako bat artearen historiaren arloko ikerketa izan da, arreta berezia jarriz museoaren beraren bildumaren azterketan. Lan horren emaitza paperean egindako argitalpen funts oparoa da, besteak beste, erakusketetako katalogoak, bildumari buruzko gidak edota izaera zientifikoko aldizkako argitalpenak. Horrela, bada, honakoak daude jasota hemen: alde batetik, dagoeneko paperean argitaratuta dauden garrantzi bereziko testuak, eta, bestetik, soilik formatu digitalean argitaratuta dauden argitalpenak. Kasurik gehienetan, gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez deskargatu daitezke.
Atal honek bi helburu ditu. Alde batetik, gure museoaren argitaratze-jarduerak sortutako ezagutzaren zabalkunderako plataforma izatea; eta, bestetik, artearen arloan euskarazko testu zientifikoen corpus baten sorrera bultzatzea, betiere, komunitate akademikoaren eta interesatutako jendearen esku informazio-bolumen garrantzitsua jarriz hizkuntza honetan, diziplina honetako zeregin lexikografikoa bultzatzen den bitartean.
Testu guztiak Creative Commons lizentziapean (mota: Aitortu-EzKomertziala-LanEratorrikGabe(by-nc-nd) 4.0 international) argitaratu dira. Beraz, banatu, kopiatu eta erreproduzitu egin daitezke (edukian aldaketarik egin gabe), betiere, irakaskuntza edo ikerketarako helburuekin, eta egilea eta jatorria aitortuta. Ezin da merkataritza-helburuetarako erabili. Lizentzia honen baldintzak webgunean kontsultatu daitezke.

Cervera de la Cañadako Maisuaren bi ohol Bilboko Arte Ederren Museoan

Velázquez eta Felipe IV.aren azken erretratua (Bilboko Arte Ederren Museoko margolana dela-eta

“Eskari-mahaia” obrari buruz : Sorolla eta San Pablo Eskola, gaur egun Valentziako Lluís Vives Institutua den

Epilogo baten distira : Albertoren azken garaiko bi lan

Jan van Dornickeren tailerreko “Zigorkatzearen triptikoa, San Benito eta San Bernardorekin”, Bilboko Arte Ederren Museoan

Martin de Vosen “Europaren bahiketa”, Bilboko Arte Ederren Museoaren bilduman

Kartela: zentzu praktikotik objektu artistikora

Tucker. Masa eta figura

Antonio María Lecuona (1831-1907). Euskal kostunbrismoaren aitzindaria

Equipo Crónica

Apaingarri kristaudun harribitxia Bilboko Arte Ederren Museoan

Bilboko Arte Ederren Museoko XV. mendeko Kalbario katalana : testuinguru artistikoaren zirriborroa
