Argitalpen digitalak
Eratu zenetik, museoaren egitekoetako bat artearen historiaren arloko ikerketa izan da, arreta berezia jarriz museoaren beraren bildumaren azterketan. Lan horren emaitza paperean egindako argitalpen funts oparoa da, besteak beste, erakusketetako katalogoak, bildumari buruzko gidak edota izaera zientifikoko aldizkako argitalpenak. Horrela, bada, honakoak daude jasota hemen: alde batetik, dagoeneko paperean argitaratuta dauden garrantzi bereziko testuak, eta, bestetik, soilik formatu digitalean argitaratuta dauden argitalpenak. Kasurik gehienetan, gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez deskargatu daitezke.
Atal honek bi helburu ditu. Alde batetik, gure museoaren argitaratze-jarduerak sortutako ezagutzaren zabalkunderako plataforma izatea; eta, bestetik, artearen arloan euskarazko testu zientifikoen corpus baten sorrera bultzatzea, betiere, komunitate akademikoaren eta interesatutako jendearen esku informazio-bolumen garrantzitsua jarriz hizkuntza honetan, diziplina honetako zeregin lexikografikoa bultzatzen den bitartean.
Testu guztiak Creative Commons lizentziapean (mota: Aitortu-EzKomertziala-LanEratorrikGabe(by-nc-nd) 4.0 international) argitaratu dira. Beraz, banatu, kopiatu eta erreproduzitu egin daitezke (edukian aldaketarik egin gabe), betiere, irakaskuntza edo ikerketarako helburuekin, eta egilea eta jatorria aitortuta. Ezin da merkataritza-helburuetarako erabili. Lizentzia honen baldintzak webgunean kontsultatu daitezke.

Hemendik munduaren amaierara. 2008-2018

Luis Paret y Alcázar. Maitasunaren garaipena

Goya: Euskal herritarren eta nafarren erretratuak

“Tristan eta Isolda. Heriotza”, Rogelio de Egusquizarena

Valentín Dueñas, Bilboko Arte Ederren Museoan

Palmirako hileta-erretratu bat Bilboko Arte Ederren Museoan

Artelan zati baterako testuinguruak. Bilboko Arte Ederren Museoan gordetzen diren Seu d'Urgelleko katedraleko XIII. mendeko margolan batzuei buruz

Bilboko Arte Ederren Museoko “Gurutzetik jaitsiera”: Bruselako pinturaren adierazpen txiki bat

Suzanne Stratton-Pruitt Sortzez Garbia eta haren Jasokundea irudikatzen dituzten arte barrokoko maisulanak Bilboko Arte Ederren Museoan

Antonio Gisberten “Autorretratua eta estudioaren barrualdea”, Bilboko Arte Ederren Museoko bilduman

Gizatasuna: gizakiaren irudia eskultura hiperrealistaren ispiluan

Artea, sormenezko erresistentzia gisa. Txori-begizko ibilbidea
