Jarduerak
Soinu kanala. Bilbao Museoaren podcastak
Olanaren azpian
Enrique Varelarekin elkarrizketa
Gure Soinu Kanalaren azken podcastean, Enrique Varelak, Madrilgo Sorolla Museoko zuzendariak, artistaren ibilbidea eta estilo nahastezina aztertzen ditu, Obra gonbidatu gisa dugun Olanaren azpian, Zarauzko hondartza mihise ederrari bereziki erreparatuz.
Data:
2023-07-19
Hizkuntza:
Gaztelera
Lekua:
Webgunea. Multimedia proiektua
Norentzat:
Arrunta
- Digitalak & Multimedia
1910eko udan Sorollak Zarautzen egindako egonaldia –garaiko helmuga turistiko kosmopolitenetako bat, Donostiarekin batera– funtsezkotzat jotzen da hark Euskadin izandako jarduera ulertzeko. Olanaren azpian, Zarauzko hondartza horren adibide ona da, eta aukera ematen du egileak iparraldeko kultur ingurunean izandako eragina antzemateko; izan ere, erreferentziazko pertsonaia izan zen bertan. Pintzelkada mamitsu eta azkarrez, Sorollak bere familia erretratatu zuen olana baten azpian. Irudian agertzen ez bada ere, olanak itzal zabala ematen du, eta, era horretan, eszena aktibatzen du argiari dagokionez, zenbait espektrotan. Margolanaren izaera zirrimarratuak eta ondo landutako enkoadraketak konposatzen dute hondartzako eszena dotore baina informal hau.
Enrique Varela
Madrilgo Sorolla Museoaren Zuzendaria