Oinezko baten dibagazioak - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Partaidetzazko bisita

Oinezko baten dibagazioak

Mikroipuinak VI

Alejandro de la Sota Aburtoren liburu ezagun baten izenburua baliatuta, museoko erakusketa berrietan zehar parte hartuz egiteko bisita honetan kartografiatuta ageri da 1900etik Gerra Zibilera bitarteko Bilbo, diletantismoa, bizitza soziala, aisia eta nazioarteko korronteen berrikuntzak eragile zirela, kultura-bizitza bizi-bizia gauzatu zeneko garai hura.

Data:

2024-07-04

Ordua:

18:00etan

Prezioa:

Museoaren Lagunak: 2 €Publiko orokorra: 4 €

Hizkuntza:

Gazteleraz

Lekua:

Arte Ederren Bilboko Museoa

Norentzat:

Arrunta, Museoaren lagunak

Izen-ematea/ sarrerak:

LEKUAK AGORTU DIRA

Plaza-kopurua:

Mugatua

  • Bisita gidatuak

1920an, Alejandro de la Sotak Divagaciones de un transeúnte (Oinezko baten dibagazioak) saiakera argitaratu zuen –Aurelio Artetaren ilustrazioekin, eta Hermes aldizkarian jasota–. Bertan, Londresen egon ondoren Bilbora itzuli zeneko sasoiaren lekukotza eman zuen. Kronika horrek Alejandro de la Sotaren beraren irudipenak, gogoetak eta, nolanahi ere, “dibagazioak” biltzen ditu, 20ko hamarkadako Bilbo hura berriz aurkitzeak eragindakoak: aisialdia, jai herrikoien, antzokien, zinemen, kafetegien, kontzertuen eta jatetxeen bitartez; arratsalde eguzkitsuak, hiriko udatiarrak parkeetan eta Zazpi Kaleen itzalean zebiltzala; bizimodu bohemioa eta modaren eragin soziala; Abrako hondartzak eta bertako Club Marítimoa, beste elkarte artistiko eta erakunde batzuen sorrerarekin batera; edo Sotaren harreman pertsonala Guiard, Zuloaga eta Artetarekin, une hartako beste artista batzuen artean.

Testuinguru hartan, Bilbok goraldia izan zuen, ez ekonomikoa soilik, baita kulturala, eta, beraz, soziala ere. Hala adierazten zuen Hermes aldizkariak, hiriak agertzen zituen eta bertako interpreterik nabarmenenek transkribatu zituzten bilakabide-zantzu antzemangarrienen bidez. Beste Bilbo herrikoi hura ere, langile-klase hertsiko sektoreena bainoago klase ertaineko eta burgesena, soziabilitatearen, jaiaren, aisialdiaren eta bizikidetzaren eske azaldu zen. Oso kronika pertsonala –Alejandro de la Sotarena–, zeinari esker XX. mendearen hasierako euskal kulturara eta gizartera hurbildu gaitezkeen. Haren lekukotza eman zuten, halaber, zenbait egile garrantzitsuk, hala nola Miguel de Unamunok, Blas de Oterok eta –berrikiago– Kirmen Uribek.

Hiriko eta haren aldirietako literatur erretratu horiek berriz aurkitzeak aukera ematen digu bi erakusketa hauek dituzten irakurketa-geruzetan sakontzeko. Edo, 1920an bertan Joaquín de Zuazagoitiak idatzitako hitzaurreak zioen bezala: “Bilbo, dagoeneko, bertako bizimodua konplikatzeko eta ñabarduraz betetzeko bezain handia da, eta bilbotar batek, Atxuritik Abrara, begiratu bakarrean atzeman ahal izateko bezain txikia. Izan ere, hemen ia ez dago zirkulurik; bakarra dago, soka-dantza baten modukoa, zeinean denok eskutik helduta goazen”.