Jarduerak

Soinu kanala. Bilbao Museoaren podcastak
Belarri Gorrak. Antoni Abad eta Miriam Alzuriren arteko elkarrizketa
Belarri Gorrak instalazioaren harira, Multiverso, Bideoartearen sorkuntza beken esparruan, museoak Soinu kanaleko bigarren podcasta abiarazi du: proiektuaren ardura duen artista Antoni Abaden eta Arte Moderno eta Garaikideko kontserbatzaile Miriam Alzuriren arteko elkarrizketa, aretoko erakusketa-muntaia azaltzeko, artistaren lan-ildoak hizpidera ekarriz eta museoaren testuinguruan irisgarritasunari buruzko hausnarketa-eremu bat irekiz.
Data:
2023-04-27 2023-12-31
Lekua:
Webgunea. Multimedia proiektua
Norentzat:
Arrunta
- Digitalak & Multimedia
Hamalau pertsona gor keinu hizkuntza bidez ari dira elkarrekin hizketan, haiek hautatutako hainbat gairi buruz: autonomia, inklusioa, lana, artea, umorea, sexua, utopia, etab. Entzuten duen gehiengo hegemonikoan infiltratuta, beren keinu-adierazkortasun espaziala eskaintzen dute eskuzabaltasunez, beren itxaropen eta iritziei buruzko kontakizun koral hau osatzeko. Nagusi den ahozko komunikazioaren aurrean, Belarri gorrak lanak erakusten digu zein indartsua den Gorren Kultura.


Antoni Abad
Abadek Artearen Historiako lizentzia lortu zuen Bartzelonako Unibertsitatean eta European Media Masterra hiri bereko Pompeu Fabra Unibertsitatean. Abadek eskultura eta argazkigintza sekuentzialetan hasi zuen bere ibilbidea. 1994. urteaz geroztik, bideo hedatuan eta Interneten jarri du arreta, eta horiexek dira gaur egun baliatzen dituen lehengaiak, nola jardun artistikoan, hala bazterketa arriskuan dauden taldeekin egiten dituen lanetan.

Miriam Alzuri:
Arte Ederren Bilboko Museoko Arte Moderno eta Garaikidearen Kontserbatzailea