Jarduerak
Soinu kanala. Bilbao Museoaren podcastak
Nadia Hotaitekin: Denbora begizta etengabean biraka dabil
Nadia Hotaiten "Unseasonal Autumn"-i buruz
Multiverso ekimenaren testuinguruan, Soinu Kanalaren denboraldi berriari hasiera emango diogu, Nadia Hotaitekin. Harekin mintzatuko gara bere bideo-instalazioaz, zeinak, beraren hitzetan, “dei egiten du gure historiako une oso garrantzitsu batekin eta herentzian jaso dugun kulturarekin solasean jarduteko”.
Data:
2023-09-28
Hizkuntza:
Gaztelaniaz
Lekua:
Webgunea. Multimedia proiektua
Norentzat:
Arrunta
- Digitalak & Multimedia
Gizakiaren bilaketa existentzialari buruzko alegoria, bideo-instalazioak bi une historiko berrikusten ditu fikzioaren bidez: Zizeron filosofoaren erbestea K.a. I. mendean, Tusculum hiri latindar zaharrean, non gogoeta egiten baitu amodioari, denborari eta bizitzaren jatorriari buruz; eta leku hori bera (gaur egun, Frascatti), momentu honetan, non Fisika Nuklearreko Institutu Nazionaleko zientzialari batzuek Higgs bosoia deszifratzen diharduten, Fisikan unibertsoaren jatorria azaltzen duten oinarrizko partikuletako bat.
Nadia Hotait
Nadia Hotaitek Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasi zuen Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean eta Waseda Universityn (Tokio), eta Arte Ederretako Master batekin graduatu zen Chicagoko Arte Institutuko Eskolan. Bere lanetan, bideoa, film zatien collageak eta argazkigintza baliatzen ditu historia garaikideko pasarteak irudikatzeko, nola eta gizabanakoen esperientzia azpimarratuta eta lehenetsita narratiba historiko orokorraren gainetik.