Multiverso: Nadia Hotait artistarekin topaketa  - Bilboko Arte Ederren Museoaren

2023/09/25

Multiverso: Nadia Hotait artistarekin topaketa 

Nadia Hotait (Madril/ Madrid, 1982) artistak aurkeztuko du " Unseasonal Autumn " bere bideo-instalazioa. Irailaren 25etik azaroaren 12ra bisitatu ahal izango da museoan.

Data:

2023-09-25

Ordua:

19:30etan (proiekzioa eta hitzaldia)

Prezioa:

Dohainik

Hizkuntza:

Gaztelaniaz

Lekua:

Arte Ederren Bilboko Museoa. Museo Plaza, 2.

Norentzat:

Arrunta, Museoaren lagunak

Izen-ematea/ sarrerak:

LEKUAK AGORTUTA

  • Ikastaroak, jardunaldiak eta hitzaldiak
  • Digitalak & Multimedia
Proiektuari buruz

Gizakiaren bilaketa existentzialari buruzko alegoria, bideo-instalazioak bi une historiko berrikusten ditu fikzioaren bidez: Zizeron filosofoaren erbestea K.a. I. mendean, Tusculum hiri latindar zaharrean, non gogoeta egiten baitu amodioari, denborari eta bizitzaren jatorriari buruz; eta leku hori bera (gaur egun, Frascatti), momentu honetan, non Fisika Nuklearreko Institutu Nazionaleko zientzialari batzuek Higgs bosoia deszifratzen diharduten, Fisikan unibertsoaren jatorria azaltzen duten oinarrizko partikuletako bat. 

 
Artistari buruz

Nadia Hotait

Nadia Hotaitek Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasi zuen Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean eta Waseda Universityn (Tokio), eta Arte Ederretako Master batekin graduatu zen Chicagoko Arte Institutuko Eskolan. Bere lanetan, bideoa, film zatien collageak eta argazkigintza baliatzen ditu historia garaikideko pasarteak irudikatzeko, nola eta gizabanakoen esperientzia azpimarratuta eta lehenetsita narratiba historiko orokorraren gainetik.