Multiverso: Manu Arreguirekin topaketa - Bilboko Arte Ederren Museoaren

2023/11/21

Multiverso: Manu Arreguirekin topaketa

Multiverso programaren harira

Multiversoren programaren barruko bideo-proiekzio berriaren esparruan, Manu Arregui artistak "Zahartzaro-harmoniak" proiektua aurkeztuko du, 2023ko azaroaren 22tik 2024ko urtarrilaren 7ra museoan ikusgai egongo dena.

Bertaratzen direnek 18:00etatik aurrera ikusi ahal izango dute bideo-proiekzioa.

Data:

2023-11-21

Ordua:

19:00etan

Prezioa:

Dohainik

Lekua:

Arte Ederren Bilboko Museoa. Museo Plaza, 2.

Norentzat:

Arrunta, Museoaren lagunak

Izen-ematea/ sarrerak:

- Museoaren Lagunek dute lehentasuna: azaroak 12ra arte
- Publikoa, oro har: azaroak 13tik aurrera.

Plaza-kopurua:

Mugatuta

  • Topaketak

Babeslea:

Armonías de senectud proiektuari buruz

Zahartzaro-harmonien abiapuntua, desitxuratzearen bidez, zinemaren historiaren eta ikus-entzunezko propagandaren ikusizko kodeen ikusmolde heteropatriarkala eta eduki politikoak agerian utziko zituen parodia bat sortzea izan zen. Pieza hiru pantailako kanal anitzeko instalazio bat da, ikuslearen gorputza beste elementu bat bezala hartzen duena, narrazio ez-lineal baten zirrikituetan ibiltzera behartuz.

 
Parte-hartzaileak

Manu Arregui (Santander, 1970)

Bilbon egiten du lan. Arte Ederretan lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean. Bere lanak erakusketa garrantzitsuetan sartu dira, hala nola Trans-sexual Express International (Xabier Arakistain eta Rosa Martínezek komisariatua), Bad Boys (Agustín Pérez Rubiok Veneziako 50. Bienala dela eta egindako proiektua), Monocanal Video (1996-2002) (Juan Antonio Álvarez-Reyes eta Berta Sichelek komisariatua) Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía-rako, Sesiones Animadas (Juan Antonio Álvarez-Reyesek museo bererako egindako proiektua) eta Las Palmaseko Centro Atlántico de Arte Moderno (Chacun à son Goût) (Rosa Martínezek komisariatua Bilboko Guggenheim Museoaren hamargarren urteurrena ospatzeko), edo Espainia. 1957-2007 Arte Español en el Palazzo Sant ‘Elia de Palermo. Arte Garaikideko nazioarteko azoka garrantzitsuetan parte hartu du: ARCO (Madril), ART BASEL MIAMI BEACH (Miami) edo FRIEZE (Londres). 2002an, Marcelino Botín Fundazioaren Arte Plastikoen Beka eskuratu zuen, eta New Yorkeko ISCPn osatu zuen bere prestakuntza. 2004an Caixa Galicia Bideogintza eta Formatu Digitalen Lehen Saria irabazi zuen, eta 2007an Arte Plastikoen Altadis Saria, 2014an Arco Electrónico/Beep saria eta 2018an Multiverso Beka – BBVA Fundazioa. Haren obra, besteak beste, Gasteizko ARTIUM, Bilboko Guggenheim, Leongo MUSAC eta Madrilgo Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía museoetako bildumetan dago ikusgai.