Multiverso: Mabel Palacínekin topaketa - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Multiverso: Mabel Palacínekin topaketa

Ibilbidea eta The Track bideoproiekzioei buruz

Mabel Palacín (Bartzelona, 1965) artistak aurkeztuko ditu "El trayecto" eta "The Track" bere bideo-instalazioak. Uztailaren 18tik irailaren 17ra bisitatu ahal izango da museoan.

Data:

2023-07-18

Ordua:

19:30

Prezioa:

Dohainik

Lekua:

Arte Ederren Bilboko Museoa. Museo Plaza, 2.

Norentzat:

Arrunta

Izen-ematea/ sarrerak:

- Museoaren Lagunek dute lehentasuna: uztailaren 6tik 9ra
- Publikoa, oro har: uztailaren 10etik aurrera.

Plaza-kopurua:

Museoaren Lagunek dute lehentasuna: uztailaren 6tik 9ra. Publikoa oro har: uztailaren 10etik aurrera.

  • Topaketak
Ibilbidea eta The Track (2019) proiektuari buruz

Lan hau ibilgailu autonomoaren prototipo baten kamera sistemarekin egin zen; ibilgailuaren softwareak sentsoreak eta irudiak prozesatzen ditu eta gidaririk gabe ibiltzeko aukera ematen dio. Kamerak eta automobilak gure kulturaren funtsezko teknologiak izanik, gaitasuna dute kontakizun filmikoak sortzeko eta eguneroko ingurune bisualean eragiteko. Automobilaren adimen artifizialeko sistemak pertsonaiak eta objektuak identifikatzen ditu, eta modu grafikoan daude irudikatuta bideoan.

 
Participantes

Mabel Palacíni buruz:

Palacínek Bartzelonako Unibertsitatean ikasi zuen, eta 1980ko hamarraldiaren amaieran ekin zion bere lanari, argazkilaritzaren, bideoaren eta instalazioaren esparruetan. New Yorken eta Amsterdamen bizi izan da, eta gaur egun Bartzelona eta Milan artean egiten du lan. Irudiarekin dugun harremana eta irudiek errealitatearentzat egiten duten bitartekaritza dira haren lanaren funtsa.